Uda, opor garaia gehienentzat, hala ere, badira ortulari arduratsuak udazkeneko uztari begira lanean sasoi honetan dabiltzanak. Harriet Ediciones ortulari arduratsu horietako bat dugu, lanean topera 2018 urtea amaitu aurretik 5 album berri argitaratzeko asmoa baitauka eta jakin dugunez, urrirako (Getxoko azokarako) lehen hiru tituluak prest izango ditu. Komikerin informazio jaso eta hemen eskaintzen dizuegu:
TOMOË (Edizio osoa): Gidoia: Jack Manini Marrazkia: Tieko.
Japonia, 1461. Hamabi urte dituela, Sayok bere arrantzale herrixkaren suntsiketa ikusten du Yoshinaka pirataren eskutik eta bere familia guztia sarraskitu ondoren bahituta eramaten du. Sayok hainbat gaitasun bereziak hartu ditu oinordetzan bai eta Tomoë, uraren jainkosa eta gerlari famatuaren ezpata ere… Bi mende lehenago, Yoshinaka pirataren arbasoak eta Tomoë bere amoranteak Kyoto hiriburua bereganatu eta ospea lortu zuten. Piratak gerlari ahaltsua bihurtu nahi du Sayo berearekin ezkondu aurretik, bikote mitikoa berraragiztatzeko asmoarekin eta, Shogunaren boterea ahultzen dituzten talkez baliatuz, Kyotoko jauna izan. Tomoë, Uraren printzesa eta Ezpataren erreginaren kondairan oinarriturik, JACK MANINI gidoilariak eta TIEKO marrazkilariak Ashikagako shogunatoaren azken orduak eta Japonia kaosean murgildu zuen historia azaltzen digute errealitatea eta fantasia nahasten diren mundu batean.
MUTUAREN HITZA (Edizio osoa): Gidoia: Laurent Galandon Marrazkia: Fréderic Blier
20. hamarkadaren amaiera. Zinema isila izaten jarraitzen du baina bere garapena geldiezina da. Celestino Noirt gazteak, probintzietako bere aitaren notariotza utzi du zinema munduan lan egiteko bere ametsa betetzeko asmoz. Parisera iritsi berria, estudio handi baten lortzen du lana, dekoratzaile gisa, baina bere nahiak bestelakoak dira: zuzendari izan nahi du! Klasikoak zein erotikoak proiektatzen dituen zinema txiki baten jabea, Anatole Fortevoixek hartua, bertan Constance, aktore gazte gor-‐mutua ezagutzen du zein gidoi bat idatzi duen eta irakurtzera ematen dion. Lagunen laguntzaz eta jabearen platoa ezkutuan erabiliz, bere filma egitera ekiten dio, arriskuak nabariak badira ere. LAURENT GALANDONen gidoiak eta FRÉDÉRIC BLIERren marrazkiak istorio bihozbera eta sentikorra eskaintzen digute industri berri hartako lanbide ezberdinak erakusten dizkiguna eta zinemaren hastapenei omenaldia egiten diena.
HASIERA BERRI BAT: Gidoia: Gwénola Morizur Marrazkia: Marie Duvoisin
Lily haurdun dagoela jakiten du, bere bikoteak musika taldearekin biran ateratzen dela esaten dion egun berean; gainera, Kanadatik etorri den Baltasar bere iloba zaintzea eskatzen dio. Lily inoiz ikusi ez dun mutikora moldatzen saiatuko da, baina bere gurasoen banaketak triste eta goibel utzi du umea. Bihozkada batek eraginda, Parisera doa Baltasarrekin. Bidean, Jimmy, kanpoaldeko gazte batekin topo egiten dute. Eta bidaiak, Pierrotengana eramaten ditu, zakurraren konpainian bere artaldea zaintzen duen artzaina. Arima nahasi hauek, elkarrekin aurkituko dute bizi-‐poza berria. GWÉNOLA MORIZURren lan bikaina, sentikor eta hunkigarria; bere indar nagusia bere umorean datza bai eta MARIE DUVOISINen marrazki apartetan ere, pertsonaien emozioak bete-‐betean islatzen dituztenak.