Esne oneko komikiak

Esne eta esnekien ekoizleak dira Leaburuko Mahala etxekoak. Orain komiki ekoizleak ere bihurtu dira. Mahala etxearen filosofiaren oinarrian bertako kontsumoa sustatzea eta bezeroei ahalik eta produkturik naturalenak eta berme osokoak ematea da. Webgune dotore bat baliatuz euren produktu eta zerbitzuen berri ematen dute. Orain webgunean jarraipena izango duen komiki baten lehen atala txertatu dute , komikia marketinerako tresna baliotsua izan daitekeela erakutsiz. Txekor bat da istorioaren protagonista, Mahalen eta komikiaren sortzailea Alai Zubimendi dugu.

Istorioaren lehen atala irakurtzeko hemen jartzen lotura:  http://mahala.eus/mahalen-1-atala/

Advertisements