Tupust komikiaren aurkezpena eta erakusketa

Tupust! Donostian sortutako Euskal Herriko komikigileen kolektibo feminista da. Haien lanak euskaraz sortzeko asmoa dute eta kolektiboaren lehen emaitza Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin kaleratu duten Ni izeneko liburua da. 20 egile parte hartu dute komiki horretan: Irati Eguren, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua & Amaia Lekunberri, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza, Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

Komikiaren aurkezpena Donostiako Komikigunean izango da martxoak 25ean eta leku berean komikiaren erakusketa zabalik izango da 29ra arte.

Advertisements

Nafarroako irudigile gazteak: “Irudietan Kontatu” erakusketa

Aurtengo Nafarroako Komikiaren IV. azokan barne antolatu den “Irudietan kontatu” erakusketak Nafarroako irudigile gazteak bildu ditu (zuzenago “Narrar en imágenes” esan beharko genuke,  gaztelania baita azoka honek darabilen hizkuntza bakarra). Ilustrazioaren esparru zabalean lanean dabiltzanak, “iraingitasun data” urrun daukaten artistak dira, 80. hamarkadan jaiotakoak baitira guztiak, eta kasu batzutan ezagunak dira komikigintzan ere (euren aurkezpen biografikoetan ikus dezakegunez). Azken izendatzaile komuna, emakumeak dira ia guztiak.

“Andrea Ganuzak, Iratí Fernandezek, Iratxe Lopez de Muniainek, Jon Juarezek, Maite Mutuberriak, Miren Asiainek, Mireya Marin Larunbek, Natalia Zaratiegik eta Aitziber Akerretak beren bilakaeraren eta etorkizuneko profesionalizazioa nabarmentzen duten lanak aurkezten dituzte. Esate baterako binetaren bidezko edo orrialde osoaren bidezko sekuentzia sortzearen trebeziaz, irudiak esanahiez betetzen direlako” azaltzen du erakusketaren komisarioa izan den Leire Urbeltzek.

thebaldeview2

Baina azokaren orriari begirada arin bat emanez goiko zerrendako  gehienak Ikusizko Arteen  adar zabaletan dabiltzala ikusten dugu, liburu ilustrazioan adibidez, batzuk komikigintzan ere, baina euskarazko komikigintzari ekarpena egin diotenak baino ez ditugu hemen aitatuko (honetan baitago gure blogaren gaia), 2eta daukagun informazioa zuzena bada…  Jon Juarez “Harriorrihar” iruindarra geratzen zaigu bakarrik.  The Balde aldizkarian argitaratu duen egilea eta azken Xabiroin ere Eider Rodriguezen  gidoiarekin hiru orriko istorioa marraztu duena, Albo-kalteak. 2012an  Injuve komiki sariaren irabazlea izan zenElías Oliver Taño valentziarrarekin eta proiektuen artean Frantziako merkaturako album bi aipatzen ditu Breixo Corral eta Raule eskarmendu handiko gidoilariekin batera. Beraz hemendik zorte ona opa diogu!
Erakusketa Ziudadelako Armen Aretoan, Iruñean zabalik izango da irailaren 29rarte.