Komikia, zergatik ez gure museoetan?

Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu ondoren sortutako hausnarketa

Aspaldi komikia arte xumetzat hartzen zen. Azken urteetan, pixkanaka, gurean ere, komikiak “bederatzigarren artearen” ospea lortu du. Hala ere, oraindik museo eta erakunde kultural askoren ateak komikiarentzat itxita jarraitzen dute. Hori horrela dela egiaztatu ahal izan nuen Bilboko Arte Ederren Museora bisita egin ondoren. Bistan da gure elite kulturalen aldetik erresistentzia nabarmen bat dagoela, eta komikiari ez diote eskaintzen margolaritzari, eskulturari edo argazkilaritzari ematen dioten aintzatespena.

Frantzian eta Belgikan egoera oso bestelakoa da. Museo zein antzeko erakunde kulturalek komikiari eskaintzen dioten babesa handia da. Louvreko museotik hasi, Orsaykotik segi… zerrenda luzea da. Hergék Grand Palais des Beaux-Arts-en izan zuen erakusketa adibide txiki bat baino ez da. Azken hamarkadetan izan dira beste asko: Claire Bretécher George-Pompidoun, Bilal, Schuiten eta PeetersArts et Métiers museoan, Uderzo Frantziako Biblioteka Nazionalean.

Hugo Pratt Bordeleko Akitaniako Museoan 2022ko otsailera arte

Azaldutakoaren harira, primerako erakusketa bat bisitatzeko aukera dugu Euskal Herritik oso gertu. Datorren otsailaren 6ra arte arte zabalik izango da Hugo Pratt, lignes d’horizons izeneko erakusketa, Hugo Pratt maisuaren unibertsoan murgiltzeko aukera paregabea.

Erakusketa iragartzeko kartela

.