Teles eta Nikok 100 urte!

IMG_6593

Ehun urte bete dira apiril honetan Teles eta Niko sortu zirela. Euzko-Deyan, 1918ko apirilaren 1ean agertu ziren lehenengoz eta euskarazko komikigintzak eman dituen lehen pertsonaia finkoak izan ziren. 

Bilboko Plaza Barriko lokal batean, Euzkadi egunkaria inprimatzeko erabiltzen zen errotatiba berean, inprimatzen zen Euzko-Deya astekaria. Euskara hutsez argitaratzen zen aldizkaria Euzko Gaztedija-koen eskutik. 1918ko jorraileko 1ean, (hots, apirilaren 1ean) ilustratzaile anonimo batek eman zion hasiera serieari.  Max eta Moritz, edo Kantzenjammer Kids gogora dakarten ume bihurri parea dira Teles eta Niko. Globoak, marra zinetikoak eta onomatopeiak, hau da, komikigintza modernoaren ezaugarriak IMG_6582erabiltzen baziren ere, oraindik irudien edukina azaltzeko testu luzeak erruz agertzen dira. Bineta-azpiko testu lagungarri, edo didaskalien, presentzia garai honetako komiki europearraren ezaugarrietako bat da. Didaskaliak 30 hamarkadan ere oraindik ugariak dira Europako komikietan, eta Alain Saint-Ogan komikigile frantziarra izan zen aitzindaria didaskalia astunen desagertzean. Jakina da Ipar-Ameriketako komikigintzak aspaldian baztertuak zituela komikiei itxura askoz biziago bat emanez.

Teles eta Niko-ren egilea nor izan zen oraindik ez dakigu. 1918ko apirileko bigarren zenbakian agertu zen ohar batean “karikaturagile errime batek” laguntza eskaini zietela . Besterik ez dakigu. Aldizkari berean Teles eta Nikoren aurretik beste komiki zinta batzuk agertu ziren ere. Mirri izeneko marrazkilari baten umore garratza agertzen da adibidez. Mirri hau, Paolo de Zamarripa Uraga izan zitekela aipatu zuen behin Jose Maria Unsain ikerlariak. Aurkitu dugun beste izen propio bat Louis Forton da. Garai hartan ospetsua zen egilea Frantzian Les Pieds nickelés izeneko seriearekin. Beste autore batzuk Artazi eta Egitiz goitizenak darabilte, nortzuk diren ez badakigu ere. Eta aurretik aipatu dugun bezala, Teles eta Nikoren egilea nor izan zen ere ez dakigu.  Ehun urte pasa eta gero, gure komikigintzaren misterio lanbrotsuenetako bat izaten jarraituko du.

 

 

 

Advertisements

Poxpolin aldizkariaren 80. urteurrena

Gerra zibilaren garaiko oroimen ospakizunez bete-beterikoa izango dugu urtea. Guk gureari eutsiz euskal komikigintzaren bidetik ospakizun bat dakartsuegu gaurkoan. Izan ere,  Poxpolin komiki aldizkari edo tebeoa Ixaka Lopez Mendizabalek sortu zuela 80 urte orain bete dira.getImageServlet

Tolosako Ballesteginea etxeko inprenta historikoan, Solana kaleko 8an, Ixaka Lopez Mendizabalen bultzadaz jaio zen Poxpolin. 1935. urtea zen eta gutxira, 1936ko lehenengo hileetan Donostiara   Hondarribia 28ko kalera aldatu zuen egoitza. Poxpolinek aurrekaria zuzena ibilbide laburreko Txistu aldizkarian izan zuen 9 urte lehenago. Oraingoan ere, Gerra zibila tarte aldizkari honek ibilbide laburra izan zuen bere.

Euskaltzale eta kultur eragile handia izan zen Ixaka, eta gazteleraz argitaratzen zen TBO aldizkariaren arrakastan erreparatuz (220000 aleko tiradara heldu zen 1935 urtean), eredua euskal merkatura egokitu nahi izan zuen. TBO komikia kaleratzen zuen argitaletxera jo eta beharrezko baimenak lortu zituen Poxpolinen marrazkien plantxak erabiltzeko; testuak euskaratu eta bertako kutsua ematearren, Txiki (John Zabalo) euskal marrazkilariak egindako orri berriekin aberastu zuen. Tinta bitara inprimatutako 8 orrialdeko koadernoa zen eta Txikiz aparte TBO etxeko beste hainbat autore euskaratu eta argitaratu zituen Ixakak: Opisso, Urda, Serra Massan, Maurice Cuvillier, Louis Forton…

Nazioarteko komikigile handiak euskaraz

Poxpolinen marraztu zuten egileen maila handia izan zen.

TBOn marrazten zuten Opisso, Urda eta Serra Massan egile katalanak aparte,    Maurice Cuvillier, Louis Forton, F. Chavalier bezalako egile frantziarrak fitxatu zituen  Joaquim Buigas TBOko editoreak Parisen zuzenean. Offenstad anaiengana jo eta aipatutako egileen lanen eskubideak erosi zituen. Ondoren, Ixakaren lanari esker euskara itzuliak izango dira ere eta  Poxpolin aldizkarian argitaratuko ziran duela 80 urte.

Maurice Cuvillier marrazkilariak berriro bisitatuko gaitu 60. hamarkadan, gerra ostean berak sortutako Sylvain eta Sylvette pertsonaieCapturan bitartez. Pan-pin aldizkariaren azaletan urtebetez agertuko dira  Siylvain eta Sylvette nebarrebak oraingoan Joseph Caminok  Firmin eta Katalin bezala berrizendaturik.

Poxpolin gerra zibilak betirako itxi zuen. 1936ko irailaren 13an Frankoren armada Donostian sartu eta Poxpolinen lekua Flechas y Pelayos, Pelayos, Chicos bezalako umeentzako aldizkari frankistek hartu zuten.

Beraz, gaurko gure oroimen agurra, meritu itzela izan zuen Ixaka Lopez Mendizabal eta bere Poxpolinentzat doa.