Adiskidetasuna Komikigintzan

Parez pare zabalduko ditu ateak gaur Zarautzeko Photomuseumean antolatu duten “Adiskidetasuna Komikigintzan”  izeneko erakusketak.  Luis Gasca, zine eta komiki arloetan adituak, hitzaldia emango du goizeko 10:00etan. Irailak 25erarte zabalik mantenduko da erakusketa.  

antonetasabinAdiskidetasunean eta laguntasunean oinarritutako bizikidetasun-erlazio hauek jasotzen duten dokumentuez beteriko erakusketa da honako hau; Luis Gascak, Komikigintzan aditu apartak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Komikigunea funtsetik aukeratuak.

Jarduera honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea”.

Hitzaldia gazteleraz izango da.

© Julen Zabaleta "Yulen"

NOIZ: 2016ko abuztuak 2tik irailak 25era

             Zabaltzea: abuztuak 2, 10:00etan

NON:  Photomuseum

     Argazki & Zinema Museoa

San Ignacio, 11 / P.K. 251

ZARAUTZ

 

Advertisements

Zarautzen argazkiak eta komikiak

Argazkilaritza gustatzen bazaizu bisitatzeko toki aproposa da Zarautzeko Photomuseuma. Komikigintza gustatzen bazaizu ere bai.

Argazkigintza komikigintzan erakusketa ikusgai jarri dute argakilaritzaren historia gaia ardatza duen Photomuseumean.

Luis Gasca komiki gaietan benetako adituak, Koldo Mitxelena Kulturguneko komikigune zerbitzuaren paregabeko funtsean oinarrituz, erakusketa prestatu du Photomuseumerako, komikiak eskaini dezaketen hamaika alderditik bat jasoz. Luis Gascak argazkigintza eta komikigintza uztartzen duen ikuspegi panoramiko bat eskaintzen digu. tristes_cendres_1

KMKko Komikiguneko lagunek euren funtsak gordetzeaz aparte,  hainbat modu erakargarritan erakutsi eta zabaltzen badakite.

Ez dugu besterik esateko… chapeau!

Komikiak gordeta baina bizirik, Komikigunea

Mundu mailan  handienetariko den komiki bilduma, Luis Gascarena, Gipuzkoako Foru Aldundiak negoziazio luzeen ostean erosi  eta  Donostian zabaldu den Komikigunea zentroaren oinarri sendoa bihurtu du. Koldo Mitxelenako Komikigunea aurrerantzean komikien gordailua izatez aparte, ikertoki, bilera eta aurkezpenentzako egoitza izateko helburuarekin sortua da. Honela azaltzen dute Koldo Mitxelena Liburutegiko webean:

“Komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege Katolikoen kalean kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari edo zaletuari materiala kontsultatzeko aukera eskaintzen dio, arreta pertsonalizatutarekin.” IMG-20141113-WA0002

Bilduma horren osagarria da KMK-ko Liburutegiko areto berri bat; bertan daude azken hamarkadako 1.500 komiki, zuzenean eskuragarri nahiz mailegatu daitezkeenak.

Helbidea: Errege Katolikoen kalea, 16, 20006 Donostia

Aldez aurretiko hitzordua, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00

Telefonoa: 943 249690

Posta elektronikoa: komikigunea@gipuzkoa.net

Kontsultatu gure komikiak