Udako Unibertsitatean “Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza”

Uda honetarako plan erakargarria Udako Euskal Unibertsitateak eskaintzen duena: Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza. Irakasleak ezin hobeak, Asisko Urmeneta, Bego Montorio, Jon Mantzisidor, Jon Martin Colorado, Josune Muñoz, Maitane Gurrutxaga…

Helburuak honela aurkezten dituzte UEUkoek bere atarian:image_large

Ikastaroak literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak komikiaren artera hurbiltzea du helburu nagusi, betiere komikigintzaren eta literaturgintzaren arteko zubi-lana gogoan izanda. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:

Lehenik, komikiaren inguruko ezagutza orokor zenbait eskainiko dizkigute alorreko adituek (komikiaren narrazio-teknikak, komikiaren bilakaera historikoa…).

Bigarrenik, komikigile eta gidoigileek bere obraren eta jardunaren inguruan hitz egingo digute, ekarpen horiek irakurtzeko eta interpretatzeko informazio gehiago izateko.

Hirugarrenik, komikia lantzeko proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dizkigute literatura-irakasleek.

 Asisko Urmenetak ere, irakasle moduan,  kurtsoan
hartuko du parte 
© Asisko Urmeneta (EKE ataritik)
Advertisements