2016ko komikiak

Euskal argitalpenen urte bukaerako mugarria Durangoko azoka  izaten da. Aurten ere izango dela suposatzen dugu. 2011 urtetik produkzioaren kontaketari ekin genionetik, urteroko bete-beharra izan dugu eta  aurten plazaratu diren lanak, banan-banan,  zehazten ditugu post honetan.

Aurten iaz baino 3 komiki gutxiago argitaratu dira baina nabarmenena azken urteetako gorakada mantentzen dela ikustea da. Beraz kopuruaren aldetik behintzat, sektorea azken urteetako martxa egokian mantentzen dela azpimarratzen dugu.  Kantitatearen aldetik horrela bada, kalitatearen aldetik ere emaitza pozgarria dela ezin ukatu.   Euskaraz propio sortutakoak, zein beste hizkuntza batzuetatik euskarara itzulitako liburuen kalitatea bikaina izan da. Hor dago Txalaparta, Xabiroi, Astiberri eta Harriet argitaletxeek bide horren alde egin duten apustu serioa. Denboran mantentzen den apustua gainera (Txalapartaren kasuan urteroko argitalpena segurua ez bada ere, batez bestekoaren bi urteroko epean ekoizten duten  liburua ezin baino zainduagoa dator beti). Aipatutako lau argitaletxeek euskal komikigintzaren hezurdura printzipala osatzen dute. Datorren urteko emaitza aurtengokoaren antzeko parametroetan aurreikusten dugu eta iragarle lanak eginez, gure komikigintzarentzat laugarren urte dohatsu bat iragartzen dizuegu.

sin-titulo

 

 

untitled1.  Asterix Olinpiar Jokoetan

Goscinny (1926-1977)

Uderzo (1927-)

Arzallus Antia, Maddalen ; itzultzailea.

Noiz: 06/2016

Argitaratzailea: Bruño

                                     978-84-696-0596-7

etxea2.  Etxea

Roca, Paco (1969-)

Montorio, Bego (1959-) ; itzultzailea.

                                                 Noiz: 04/2016

                                                Argitaratzailea: Astiberri

                                              Deskripzio fisikoa: 136 p. 17×24 cm

                                               978-84-16251-63-6

 

indiaraeus3.  Indiara bidaia

Gidoia: BéKa

Marrazkiak: Marko

Almortza Muro, Arkaitz ; itzultzailea

                                     Zurutuza, Juan Mari ; itzultzailea

                                    Noiz: 05/2016

                                    Argitaratzailea: Harriet

                                  Deskripzio fisikoa: 56 orr. 29×22 zm

                                    978-84-944599-4-8

txinaraeus4.  Txinara bidaia

Almortza Muro, Arkaitz ; itz.

Zurutuza, Juan Mari ; itz.

Noiz: 05/2016

                                    Argitaratzailea: Harriet

                                  Deskripzio fisikoa: 56 orr. 29×22 zm

                                   978-84-944599-2-4

w-423_num1_a_tumba_0015.  Jon eta Mirka, Osoa

Gidoia: Gregorio Muro

Marrazkiak: Daniel Redondo

Almortza Muro, Arkaitz ; itz.

                                     Noiz: 09/2016

                                    Argitaratzailea: Harriet

                                    Deskripzio fisikoa: 96 orr. 32×24 zm

                                     978-84-944599-8-6

MOBILAK PORTADA.qxp_PORTADA MOBILAK6.  Mobilak

Gidoia: Ibarra Basañez, Arantza

Marrazkiak: Bengoetxea Urkitza, Kaiet

Noiz: 06/2016

                                Argitaratzailea: Ediciones Beta III Milenio

                                Deskripzio fisikoa: 72 orr. 24×17 zm

                                 978-84-15495-99-4

pilula-urdinak7.  Pilula urdinak

Peeters, Frederik (1974-)

Montorio Uribarren, Bego ; itz.

Noiz: 10/2016

                                  Argitaratzailea: Astiberri

                                Deskripzio fisikoa: 216 orr. 24×17 zm

                                 978-84-16251-83-4

w-423_2uuu8.  SOS Lusitania, Edizio Osoa

Gidoia: Patrice Ordas

Gidoia: Patrick Cothias

Marrazkiak: Jack Manini

                                      Urkixo Beitia, Joanes (1955-) itz.

                                     Noiz: 09/2016

                                    Argitaratzailea: Harriet

                                    Deskripzio fisikoa: 152 orr. 32×24 zm

                                    978-84-944599-6-2

zarrakamalda9.  Zarrakamalda

Gidoia eta marrazkiak: Martiarena, Iñaki Mattin

Noiz: 09/2016

Argitaratzailea: Txalaparta

                                  Deskripzio fisikoa: 264 orr. 25×18 zm

                                 978-84-16350-55-1

gazaamal-portada%20low10.  Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak

Gidoia eta marrazkiak: Susanna Martín

Noiz: 11/2016

Argitaratzailea: UNRWA Euskadi

azala_sidebar11.  Eneko Aritza: Lehen errege baskoia

Gidoia: Angel Rekalde

Marrazkiak: Joseba Larratxe

Noiz: 11/2016

Argitaratzailea: Nabarralde

09_museo12.  Museo bilduma

Gidoia: Harkaitz Cano

Marrazkiak : Iñaki Holgado

Argitaratzailea: Xabiroi

Noiz: 09/2016

978-84-946072-1-9

altza_porru-azala-213.  Altza porru : Jakoba Errekondoren bizi baratzea

 Egileak: Jakoba Errekondo Saltsamendi, Antton Olariaga,

Asisko, Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu, Mattin,

Joseba Larratxe, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa

 Noiz: 04/2016

Argitaratzailea: Komunikazio Biziagoa

Deskripzio fisikoa: 101 orr. ; 26 zm

 9788460878278

crv9jqtwsaal_fl-114.  H28 : urtekari paperitikoa

Argitaratzailea:  H28,

Noiz: 11/2016

Deskripzio fisikoa: 98 or. : 15 x 21 zm

Zarrakamalda Mattinen komiki berria

Irailaren 28an, asteazkenean, 11:30ean, aurkeztuko da Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Zarrakamalda, Iñaki Martiarena edo, Mattin bezala ezagunagoa den komikilariaren azken lana. Ixabel Agirresarobe aktoreak, Zarrakamalda komikian oinarritutako esketx labur bat egingo du. 

 

Lokatzak, liburu honetako protagonistak, euro txanponak sartu ditu untitledetxeko lorontzietan eta egunero ureztatzen ditu; 50 euroko landareak jaioko direla dio. Inguruak erasotua den pertsonaia baten kontakizuna da hau. Hiriak erasotzen du, lurrak erasotzen du, ingurukoekin harremanak izan nahi ditu baina ez du lortzen; bere lubaki partikularrean bizi da. Bizirauten du.
Ingurunearekin eta ingurukoekin harreman ezberdin bat garatu nahi duen pertsona baten bidaiaren kronika da komiki hau; itxaropentsua batzuetan, ilun-iluna bestetsuetan, umoretsua sarri eta etsigarria maiz. Izerdia, amorrua eta garagardoa darie orrialde hauei.
Iñaki Martiarena Mattin (Donostia, 1967), ibilbide luzeko marrazkilaria da. Urteak daramatza komikia egiten. Pertsonaia askoren egilea da: Moko eta Karmele, Ander eta Graun eta Belardo belar meta ospetsua. Alor ugari jorratu ohi du: komikia, ilustrazioa, jende aurreko saioak, tailerrak… Ezaguna da adibidez euskarazko prentsan egindako umore grafiko lana. Hauxe da bere lehen komiki luzea
 
 
 

Mattin ilustratzailearen txokoan

Mattin marrazkilariaren erakusketa ikusgai egongo da Aiete Kultur Etxean 2016ko otsailaren 23tik maiatzarenaiete poztala copia 22ra, Ilustratzailearen Txokoa izeneko proiektuaren barruan. Egitasmo honekin Galtzagorri Elkarteak eta Aiete Kultur Etxeak bertako ilustratzaileen lana ezagutzera eman nahi dute.  

 Otsailaren 23tik maiatzaren 22ra Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariaren lanak izango dira ikusgai. Ilustratzailearen txokoan bilduko dituzte egile donostiarraren marrazki, zirriborro, liburu eta komikiak. Galtzagorri Elkartearen eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da proiektu hau, eta ilustratzaileen lana aintzat hartzeko helburua du.

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean inauguratu zenetik, bertatik igaro dira Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalon, Jon Zabaleta, Belen Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketak eta Asun Balzola, besteak beste.

Iñaki Martiarena Mattin  (Donostia, 1967) informazioaren Zientzietan lizentziatua da . Hogei urte baino gehiago daramatza ilustrazio lan profesionala egiten. Nagusiki, euskarazko idatzizko prentsan egin du lan: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Argia, Irutxuloko Hitza, Napartheid, Ipurbeltz… 2013an Sua itzali, hiria piztu komikia argitaratu zuen (Donostia Sutan 1813-2013 Elkartea). 2015ean Ainara Saezek idatzitako Txoriak ezkutatzen zuena liburua plazaratu berri du.

Teknika eta formatuei dagokienez, tinta txinatarraz gain, tenperak, marrazkiak eta ordenagailuz egindako irudiak erabiltzen ditu. Ilustrazio eta komikiaz gain, zuzeneko emankizunak ere eskaintzen ditu. Emankizun horietan ipuina eta ilustrazioa uztartzen ditu, baita musika ere.

 

Presoen aldeko komiki erakusketa Ondarrura heldu da

Euskal presoen aldeko komiki erakusketa Ondarrura heldu zen atzo. Udal Erakusketa Aretoan ikusgai izango da datorren 24rarte. Honela Ondarroako herriak  aurretik Euskal Herriko beste leku batzuetan izan den erakusketa ibiltariari lekua eskaintzen dio. Antolaketa lanetan Luterl taldea eta Ein Daigun Bidi herri mugimendua ibili dira. Globhito-21a

Erakusketa honetan ondorengo artisten lanak ikusteko aukera izango da:  Zaldieroa, Tasio, Rafa Iglesias, Mikel Orbegozo, Mattin, Martintxo, Lore zaharra, Lope, Kako, Joseba Larretxe, Juan Kalvellido, Jokin Larrea, Iñaki Holgado, Exprai, Dani Fano, Axpi, Asisko Urmeneta, Amaia Ballesteros, Alatz Lopez, Adur Larrea eta Abarrots

Salbuespeneko espetxe politika 59 komikitan ikusgai

Urtarrilaren 12ko manifestazioaren atarian, Herrira mugimenduak komiki erakusketa bat antolatu du 18 artistaren lanekin.

Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra arlo guztietatik datozen ekarpenekin janzten ari da. Oraingo honetan, 18 marrazkilarik beren lanak eman dituzte presoei eta espetxe politikari buruzko talde erakusketa batean ikusgai jartzeko.
Erakusketa Zabaldin jarriko da (Nabarreria 25, Iruñea), abenduaren 17tik 31 arte, 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara. Abenduaren 17an, astelehena, 19:30ean, aurkezpen ekitaldia eginen da, eta egileetako batzuk bertan izanen dira. Ondoren otamena eginen da.
Erakusketan, marrazkigile hauen lanak egonen dira: Abarrots, Adur Larrea, Alatz Lopez, Amaia Ballesteros, Asisko Urmeneta, Axpi, Dani Fano, Exprai, Iñaki Holgado, Jokin Larrea, Joseba Larratxe, Kako, Lope, Martintxo Altzueta, Mattin, Tasio, Zaldi Eroa eta Mikel Orbegozo; azken honek, jatorrizKomiki-erakusketa-kartela0 Donostiako Intxaurrondo auzokoa eta gaur egun espetxean dagoenak, “Preso nago” izeneko komikia argitaratu zuen 2010eko abenduan, Ataramiñeren eskutik; lan horren zenbait pasarte ere ikusgai egonen dira.

Erakusketa birtuala, irekia aportazioak jasotzeko:

Komikien erakusketa manifestazioaren webgunean sartuz ere bisitatu daiteke (www.urtarrilak12.com), abenduaren 18az geroztik. Herrira mugimenduak marrazkilari eta irudigile guztiak animatzen ditu erakusketa honetarako aportazioak egitera. Nahi izanez gero, beraz, webgunean ageri den helbidera bidali behar dira lanak, urtarrilaren 12a baino lehen.