Getxoko azokatik Durangora

Bukatu da Getxoko Komiki azokaren XIV. edizioa.

Aurten eguraldi kaskarrak gogor astindu du Areetako geltokiko plazan kokatzen den karpa, baina haren aterpean ez da eguraldi txarrik igarri.  Makina bat ekitaldi, erakusketa, hitzaldi. Publikoaren aldetik ere ederto, behintzat iazkoak baino hobeak izan direla aurtengo salmentak azaldu digute saltoki ezberdinetan (60 saltoki jarri dira aurtengoan).  Bere 14. urteurrenean azoka osasunez ederto dabilela ematen du.

IMG_20151122_125326Gonbidatu zerrenda luze bat izan da: Johnny Ryan, Jessica Abel, Max, Daniel4123049-6781744411-Joshy Torres, Albert Monteys, Juanjo Saez, Mauro Entrialgo

Juan Giménez Katalunian bizi den marrazkilari argentinarra eta Zulet irudigile naparrak jaso dituzte Getxoko aurtengo sariak. Zuleten lanez osatutako Descarados erakusketa ere antolatu zen. Haren ondoan Espainiako Komiki Sari Nazionala jaso duen “Las Meninas” erakusketa ikus zitekeen.

Xabiroi

Bereziki erakargarria aurten Xabiroik jarritako standa. Kokapen estrategikoa izateaz gain, haren ondoan Zapart, 2016an Donostian izango den komiki jaialdiaren mostradorea zegoen. Elkarturik biak,  aldi gutxitan ikusten den euskal komiki berrien eskaintza zabala zegoen.

IMG_20151122_125346IMG_20151122_125507Adibidez, Javi Isusik Cear elkartearen babesarekin kaleratu duen Asylum. Unai Iturriaga eta Zapicoren Diamanteak, urrea eta ikatza (Athletic Fundazioak argitaratua), Zaldieroaren azken “De rerum natura” (seigarrena) edo Fructuoso eta Harrieten “Justin Hiriart”.

Aurtengo azokako komiki salduenen artean euskarazko batzuk izan zirelakoan gaude. Para barik ibili ziran Dani Fano eta Guillermo Gonzalez euren “Kortsarioen Ostatua”ren sinaketan. Baita Adur Larrea erosle ezberdinei etenik gabe dedikatuz ibili zen, Bilboko Erroa argitaletxeak kaleratu duen “Gabriel Aresti Biografikoa”

Gabriel Arestiren bizitza azaltzen du Adurrek, liburu sendoa eta erakargarrian. Sendoa diogu, orri kopuruagatik, baina baita bere diskurtsoa ondo dokumentatu eta ikertu duelako. Gainera orrietan ez da bakarrik Gabrielen bizitza agertzen dena, ez, hortxe dira garai hartako beste gai asko ere ingurubiraka: langileen gorabeherak, lehen ikastolen sorrera, euskaltzaindia edo guardia zibilen hilketen bertsio “estraofizialak”.

Erakargarria irudiak daukaten indarra eta kontatzeko darabilen modu arinagatik ere.

Bestalde, benetan pozten gara euskal eleberri grafikora salto ematera, lehenengoz, ausartu diran argitaletxeak berriak ikusteaz. Batez ere Gabriel Aresti Biografiko honen maila duten lanekin denean.

Advertisements

Komiki kuttunenak Arrasatetik

“Komikiaren kalitatea  ezin da zerrenda batera mugatu” azaltzen du Antonio Altarribak Arrasateko Udal Bibliotekaren bultzadaz argitataratu berri den Komiki Gidaren aurkezpenean.  Komiki Gidaren aurkezpena Arrasateko Jokin © Arrasateko bibliotekaZaitegi aretoan egin zuten pasadan astean Altarriba eta Kim egileek . Arrazoia dauka Antoniok, horregatik berak koordinatu duen liburuxka honetara,  adin eta era askotako aditu gonbidatu ditu. Hamar guztira, bakoitzak bere hamar komiki kuttunenak aukera ditzan. Horrela, zerrenda mugatu bat baino, emaitza 100 titulu inguruko proposamen ireki eta zabala dugu, hori baita Komiki Gida.komikigida

Entsegu interesgarri honetara hurbildu diren gonbidatuak hauek izan dira : Borja CrespoJ.M. Díaz de Guereñu, Mauro Entrialgo, Igor Leturia, Lola Lorente, Joaquín Reyes, Laura Pérez-Vernetti, Fernando Tarancón, Zaldieroa eta Alfonso Zapico. Aukeratutakoen tbo rankingean zerrenda-buru Maus bezalako “klasikoak” ditugu, horren ezagunak ez diren beste titulu batzuen parean (Maakies adibidez…). Komiki berri eta komiki zahar… denetarik.  Zaharren artean adibidez, aurrez-aurre, urte berean (1929an) sortutako bi pertsonai, Tintin, kazetari txukuna, politikoki zuzena (edo geroago  ikusi den bezala ez horren zuzena)… eta Mauro Entrialgok aukeratu

popeye02lotoazuleta ederto definitu duen Popeye,  bere familia traketsarekin. Horra hor XX. mende hasieratik datozen komiki tradizio antagoniko bi: Tintinismoa versus Popeyismoa. Irudi garbiaren joera versus marrazki “itsusiaren” eredua.

Euskarazko lanei dagokienez… gehiegirik ezin dugu esan, ia agertzen ez direlako, egia esan,  alde batetik ezaguna dugulako euskal komikigintzaren ahulezia, bai, baina baita aukeratutako aditu gehienek xabinaitorgaztelerazko komiki merkatua dutelako erreferente nagusitzat. Salbuespenak salbuespen hor ditugu Gartxot edo Pololoak bere ondo merezitako lekua  betetzen.

(Hutsunearen aitzakia erabilita, Komikeritik, eta inork eskatu barik, zerrendetako goikoolariaga2 postuetarako euskal titulu bat proposatzeko ausardia izango dugu… hemen doa: Ereinek 1985. urtean argitaratu zuen Antton Olariagaren “Hamaseigarrenean aidanez”, gaur horren modan dagoen Eleberri Grafikoaren euskal aurrekari bikaina).

Komikigintzaren ikuspegi orokorrago baten alde  Komiki Gida pauso polita da, aurretik euskal liburutegietatik egindako beste lan batzuekin osatu daitekeena (adibidez Donostiako liburutegiek 10komik argitaratu zuten 2011 urtean edo Arrasatetik ere  iaz osatu zutena: “Komikia eta Zinema”). Beraz, artikulua bukatu behar dugu, derrigorrez, euskal liburutegietara begira. Arrasateko biblioteka aldera, komikizaletasuna hedatzeko egiten duten lana goraipatu eta eskertzeko.  Eskerrik asko zuei!

Ion Orzaizek Euskal Komikigintza aztertuz

Artikulu luze batean, Gara egunkariko Gaur8 izeneko gehigarrian, Ion Orzaizek euskal komikigintzaren lehena eta oraina aztertzen ditu.  Artikuluaren bigarren partean lanbide horretatik bizi diren lau artisten ikuspuntua eskaintzen digu ere: Pernan Goñi, Zaldi Eroa, Exprai eta Mauro Entrialgo.  

Prekarietate guztien gainetik euskal komikigintza bizirik dirau!