1937ko udaberrian, Durangaldean, tropa faxistak behin ta berriz Intxorta inguruko frontearen kontra erasoan dabiltza. Durangoko bonbardaketa eta baita ondorengo egunak dira Udaberririk ankerrena komikiaren eszenatoki belikoa. Mari eta Martin neska-mutikoak dira protagonista eta euren ume ikuspegitik kontatuko dizkigute eguneroko bizipenak. Unai Iturriagak (gidoi lanetan) eta Alex Sanvik (marrazkiak) izenpetzen dute gure gertuko historian arakatzen duen komiki bikaina.
Baina aurkezpenik onena Unai Iturriaga berak Hamaika Telebistarako egiten duena.