Vinhetas do Pais Basco

Asteburu honetatik aurrera Portugaleko Alentejo eskualdean kokatzen den Beja hirian , Nazioarteko XIV. Komiki jaialdia ospatuko da (XIV. Festival Internacional de BD de Beja). Urtean zehar hiri lasaia izan arren, egunotan komikiaren aitzakian guztiz eraldatzen da Bejako izaera. Mundu mailako bederatzigarren artearekin zerikusia duten ikuskizunak eta erakusketak antolatzen baitira hirian. Aurten 21 komiki erakusketa prestatu dira Bejako erdigune historiko ederrean. Eta munduko txoko ezberdinetako makina bat gonbidatu izango dira bertan ere. Portugalekoaz  aparte, brasildarrak, italiarrak, frantziarrak, suediarrak eta euskaldunak han izango dira, aurtengo ediziorako Euskal Herriko komikigileen ordezkaritza bat gonbidatua izan delako. Guztira lau euskal egile bertaratuko dira Beja aldera: Adur Larrea, Mattin, Asisko eta Mikel Begoña…   marrazkilariok ekitaldi ezberdinetan hartuko dute parte. Horrez gainera “Vinhetas do Pais Basco” izeneko erakusketa zabalik izango da maiatzak 25ean Bejako alde zaharrean kokatzen den Palacete Vilhena eraikinean. Gonbidatuen lanez gainera, euskal marrazkilari ezberdinen aukeraketa zabal bat izango da erakusgai bertan (20 egileen lanak) eta bisitariek euskal komikigintzaren informazio orokor bat jasotzeko aukera zuzena izango dute.

Gerra Zibila Euskal Herrian

 

gorkai1Munduko beste komikigintzek euren historiarekin egin duten bezala, adibidez Frantziako komikigintzak bere historia hainbat komikietan islatu duen bezalaxe, gureak ere, historiaren zenbait pasarte kontatzeko gaitasuna baduela erakutsi izan du sarri. Gerra Zibila Euskal Herrian izan da komikietan hainbatetan ukitu den gaia. Info7ko irratsaioan azaldu dugun bezala, gerra horretako pasarte ezberdinak (Matxitxakoko bataila, Albertiakoa, Loiola koartelaren hartzea…)   badaukate argitaraturik dagokien komiki-liburua.

“Espainiako Gerra Euskal Herrian” gaia jorratu duten komikiak banan-banan, zerrendatu ditugu sarrera honetan. Badakigu ere, beste proiektu pare bat martxan jartzekotan daudela:

Bata Verkami plataformaren bitartez gauzatu nahi dena. 1937 Los niños de la Guerra. Lotura honetan aurkituko dituzue azalpen zabalagoak. Cesar Llaguno egileak bultzatzen dabilena da bestea. Enkarterriko lurretan gerrak izan zuen garapena azalduko duen komikia.

Banan-banan gaia jorratzen duten komikiak hauek dira:

Euzkadiko guduan / gidoia, Rafael Castellano ; marrazkiak, Juan Carlos Nazabal ; euzkarazko bertsioa, Jon Muñoz]  Orain, 1994gabai

Gorka gudari : 1936 / gidoia eta marrazkia Antonio Hernández Palacios ; [euskarapena, Xabier Mendiguren] Ikusager, 1987gorkagudari.jpg

1936 Euskadi en llamas / Antonio Hernández Palacios ; Ikusager, 1981
Tristísima ceniza : un tebeo de Robert Capa en Bilbao / Mikel Begoña ; Iñaket Norma, 201101200603201_g
Diamanteak, urrea eta ikatza / Unai Iturriaga, Alfonso Zapico Athletic Club Fundazioa, 2015ikatza,urrea
Urbieta kaleko borroka / [J.J. Pi] Potxo Argitalzuloa, 2010urbietakalekoborroka
Berunezko itsasoa : Matxitxakoko guda : 1937 / Mikel Begoña Garaizar ; Ricardo M. Sendra Roque Gure erroak, 2007berunetzko_itsasoa_gure_erroak_2007.jpg
Asylum / Javier de Isusi Astiberri : CEA(R) Euskadi, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea, 2017Asylum

 

Udaberririk ankerrena / Unai Iturriaga ; Alex Sanvi Durango 1936 Elkartea ;  Elkar 2011UdaberririkAnkerrena-1

Begien indarra : ondoraketa baten kronika / A. Uribarri ; E. Jimenez 
Habe, 1994 begienindarra

 

Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde / Joseba Gómez ; Amaia Ballesteros  Saure, 2015 gernikaballesteros.jpg

La muerte de Guernica / Paul Preston ; José Pablo García Debate, 201751mwiaLE2YL._SX390_BO1,204,203,200_

 

Euskal komikigileak Frantziara begira

Aurreko post batean batzuk aipatu genituen Iñaki Holgado, Marko… beste batzuk gaur aipatuko ditugu. Nabaria da Euskal Herritik Frantziako merkatura begira hainbat euskal egile ditugula.
Jakina da zergatia. Mundu mailan dagoen merkaturik indartsuenetako bat dugu etxetik gertu-gertu.  Gilles Ratier txostenak adierazten duenez Frantzian iaz, edo hobe  eremu frankofonoan,bertan Belgika ere sartzen delako, 326 argitaletxe ezberdinek 5565 komiki argitaratu dituzte, berrinprimatzeak barne. Hauek alde batera utzita 4109 dira argitalpen berriak guztira. Konparaketa bat egitearren espainiar estatuan iaz 225 komiki inguru argitaratu ziran urte osoan, hau da, Frantziako merkatuak aste pare baten Espainiak urte osoan argitaratzen duena gainditzen du.
Komikerin aurreko post batean aztertu genuenez, 2012an euskaraz argitaratu diren komikiak dozena erdira ere ez dira heldu. Beraz, modu profesionalean komikigintzan jarraitu nahi duten euskal autore gehienek kanpoko merkatuetara jo behardute derrigorrez, begi-bistakoa da .
Frantzia aipatu dugu, baina ez da horrela izaten beti, bada Londres aldeko argitaletxeetara joan dena ere, horra hor  Irkus Zeberio donostiarraren adibidea edo badira Atlantikoaren bestaldera salto egin dutenak ere. Hor dugu Angel © XabiroiUnzueta ordiziarraren adibidea, Lur argitaletxetik Estatu Batuetako Marvel eta DCra zuzenean salto egin zuena. Gaur egun Frantziako merkatuan barrena dabil Koldo Azpitarte gidoigilearekin batera Glenat etxearentzat lanean. Xabiroi aldizkarian aitortu zutenez (komikiTAUN atalean)  ate joka datoz “Reliques lanaren bigarren atalarekin.
Bestalde, Julen Ribas arrasatearra dugu,

© Ankamaoso ezaguna euskal komikigintzan besteak beste, Unai BusturiarekinNumenak” edo Iban Zalduagaz “Azken Garaipena” lanak plazaratu dituelako. Gaur egun ordea, Ankama argitaletxe paristarrarentzat dabil lanean, Remington seriaren 9 eta 10. tituluak prestatzen: “Les nuits roublardes”.

Sedyas (Sergio Roman) kolorista bilbotarraren kasua ere antzekoa da. Dupuis, Dargaud 

© Sedyas eta Ankama bezalako argitaletxe handientzat lanean dabil aspaldi komikigintzaren “Olimpo Mendiko” autore ospetsuenekin batera. Euskaraz, Xabiroi aldizkarian  Pako Aristi idazlearen gidoi bat egokitu zuen: Amodiozko enkargu bat. Anekdota edo nonzebarrikeri bategaz, gura duzuen moduan, gure bloga adornatuko dugu ere (beti ez gara horren idorrak izango, kontxo! ).  Xabiroiko lagunek orrialde bat aldarazi ziotela  kontatzen du Sedyasek bere blogean, bertan agertzen ziran sexu irudiak irakurle gazteentzat gordinegiak ei zirelako. Hemen ondoan duzue “zentsuratutako” orrialdea.

Getxoko azken komiki azokan iragarri zuenez, Raquel Alzate barakaldoarrak, Dargauden, Erdi Aroan girotutako trilogia bat argitaratuko du. Momentuz ez dakigu gehiagorik. Beraz adi ibili beharko gara.
Amaitzeko Iñaket irudigile bilbotarrak, eta blog honekin  harreman zuzena daukan Mikel Begoñak, Cambourakis etxe paristarrarekin kaleratuko dute abuzturako euren bigarren lanaLe pic des corbeaux (Erroien mokoa), gaztelerazko edizioa Norma etxearen eskutik
ekainerako joango delarik.
Aipatu ez ditugun hainbat euskal egile seguruenik izango dira ere. Beste autore horiek ezagutuz gero, edo esandakoaren gainean zuzenketarik egin gura baduzu, bota eta artezean zuzenduko dugu, zuon ekarpenak Komikerin ongi etorri eta behar-beharrezkoak direlako.