Urriaren 24tik urriaren 31ra, Parrapean Komiki Egunak Bilboko Begoña auzoan ospatu ziran. Hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, Komiki tailerrak, Parrapean komiki txapelketa, liburu-aurkezpenak, euskal komikien bigarren azoka, erakusketak… Post bakar batean dena laburbiltzea ez da batere lan erraza. Horretarako argitaratu da beherago daukazuen bideoa.
Bereziki polita Gregorio Muro Harrietek “Joseph Camino” saria jaso zuen unea. Komikigintzan izandako ibilbide luzea aintzat hartuta, saria jasotzeaz aparte, berari eskainiak izan ziran jardunaldietako hainbat ekitaldi. Bere ibilbide profesionala azalduz erakusketa bat, Justin Hiriart-en berrargitaratzearen aurkezpena eta bere animazio filmeen emanaldiak.
Komiki eta gidoigile emankorra izan zen Harriet, 80ko hamarkadan
euskarazko komiki ugari egin zituen, batez ere Habeko Mik-en eta Erein argitaletxean: Justin Hiriart, Sorgin seinalea, Eguzkiaren izerdia eta Simon Besaluze sailak, Ion eta Mirka, Hontza, Hermes, Indianoa… Lan horietako asko hizkuntza anitzetan argitaratu ziren eta nazioarteko sari ugari irabazi zituzten. Animazioan eta zineman ere arituko zen gerora, gidoigile eta zuzendari.
Derrigorrez aipatu behar dugun ekitaldia “Trapuak Kakoan”, urriaren 31an, Santutxuko Udaltegian Performance baten erara uztartu zituena literatura, komikia eta musika. Zuzenean egin zituzten Mikel Mardonesek eta Asisko Urmenetak euren irudiak. Inun kantariaren musika lagundurik, Lutxo Egiak eraman zuen aurrera ekitaldia Arturo Campion, Gabriel Aresti eta Juan Antonio Moguel soka beretik lotuz. Balorazioa: Chapeau!!
Trapuak kakoan: Inun, Asisko Urmeneta, Mikel Mardones eta Lutxo Egia