“Preso nago II” plazaratuko dute hil honetan

Kartzelaren erraiak ondo ezagutzen dituen Mikel Orbegozo komikigile donostiarrak hilabete honetan plazaratuko du bere bigarren komiki liburua.  “Preso nago”ren ondotik “Preso nago II” dator Ataramiñe argitaletxearen eskutik.

Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979) Badajozen dago preso. 2005. urtean © Ataramiñe / Mikel Orbegozoatxilotu zuten, eta Leonen egon da, iaz lekuz aldatu zuten arte. Agurtzane Altuna kazetariak Donostiako Hitza aldizkarian azaltzen duenez  “ironia eta umore puntu bat erabiltzen ditu normalean Mikel Orbegozok bere marrazkietan, baina begirada zorrotza du, eta preso egon arren, gertu gertutik jarraitzen ditu kalean puri purian dauden gaiak, eta halaxe ikus daiteke bere komikietan. Langabezia, ustelkeria, banketxeak, etxebizitza, hezkuntza lege berria… Asko dira jorratzen dituen gaiak.”

Erakusketa Donostiako  Rekalde tabernan

Liburuaz gain, Gallina Vasca eta Herria 2000 aldizkarietan ere argitaratzen ditu Mikelek bere lanak. Horietako batzuk Parte Zaharreko Rekalde tabernan daude orain ikusgai. Mikel Orbegozoren kuadrillakoek egin dioten keinu bat da, bere lana goraipatu, eta jendeak bere egoera ezagutzea nahi baitute. Denboralditxo batez egongo dira Mikel Orbegozoren berrogei bat komiki Rekalde tabernan erakusgai. Gainera, preso donostiarrak egindako marrazki batekin egindako txapak ere egongo dira salgai, eta Preso nago, komiki liburua ere bai, noski (iturria: Donostiako hitza).

Advertisements

Presoen aldeko komiki erakusketa Ondarrura heldu da

Euskal presoen aldeko komiki erakusketa Ondarrura heldu zen atzo. Udal Erakusketa Aretoan ikusgai izango da datorren 24rarte. Honela Ondarroako herriak  aurretik Euskal Herriko beste leku batzuetan izan den erakusketa ibiltariari lekua eskaintzen dio. Antolaketa lanetan Luterl taldea eta Ein Daigun Bidi herri mugimendua ibili dira. Globhito-21a

Erakusketa honetan ondorengo artisten lanak ikusteko aukera izango da:  Zaldieroa, Tasio, Rafa Iglesias, Mikel Orbegozo, Mattin, Martintxo, Lore zaharra, Lope, Kako, Joseba Larretxe, Juan Kalvellido, Jokin Larrea, Iñaki Holgado, Exprai, Dani Fano, Axpi, Asisko Urmeneta, Amaia Ballesteros, Alatz Lopez, Adur Larrea eta Abarrots

“Espetxetik at” euskal presoak komikigintzan

Mikel Orbegozo euskal preso intxaurrondotarraren “Preso nago” komikia argitaratu ostean, oraingoan Ateramiñe argitaletxea berriro agertzen zaigu komiki berri batekin. Oraingoan Borxa Urberuaga euskal presoa dator “Espetxetik at”  izeneko 36 orrialdeko komikiarekin. Hementxe duzue irakurtzeko aukera PDF formatuan.  Istorio laburrak, istorio zuzenak,  kartzeletako kontuak. Azken finean komikia adierazpenerako zein borrokarako tresna, baina umorez eta freskotasunez aurkezturik.