Nor-nai, lehen euskal emakume ilustratzaile profesionala

Banan-banan sailean ondo merezitako lekua egiten diogu Ignazia Zabalo ilustratzaileari:

Euskal Herrian izandako lehen emakume marrazkilari profesionala Ignazia Zabalo Ballarin izan zen, eta baita bere lanak sinatzeko ausardia izan zuen nor-nai-signaturalehenen emakumea ere,  Argiaren 1925. urteko egutegian  azaldu zen bere sinadura aurreneko aldiz.

20 urterekin hasi zen John Zabalo “Txiki” bere nebarekin lanean eta  bere irudiak urte askotan Txikirenak zirela pentsatu zen. 1973an, adibidez, Anton Maria Labaienek idatzitako “Txiki, marrazkilari eta umoredun” liburuan nahasian agertzen ziren “Nor-Nai”ren eta Txikiren marrazkiak.

1931. urtean Bartzelonara joan  eta han bere ibilbide profesionala bere kasa jarraitu zuen. Ignaziak Katalunian eman zuen garaietako informazio askorik ez Ignaciadaukagu, baina bai zortzi urtez  bertako grafikagintzan lanean iardun zuela badakigu, hori adierazten dute behintzat , sarean barreiaturik aurkitu ditugun berriek.   Horrela, seguru gaude, irudian eta aurreko loturan aipatu dugun “Sillabari Cami” liburua lan zabalago baten aztarna baino ez dela izango. Bere ibilbidea baina, handik gutxira moztu zen, 1939. urtean frankotarren bonbardaketa batek heriotza eragin zionean Bartzelonako etxeko atarian.