“De Rerum natura 5. noizko?” galdetzen genion geure buruari maiatzean argitaratutako postean. Orain arte, Elkarrek urte birik behin argitaratu izan ditu Patxiren zintak eta azkena 2011an argitaratua izan zela kontuan izanda, Gorbeako artzaiaren zehaztasunez ale berria aurten argitaratu behar zela iragarri genuen. Eta bete-betean asmatu dugu.
Noticias de Guipuzkoa egunkaritik hartzen dugu berria, modu zabalenean berak eman baitu albistea.
“Ziur asko, Finlandian biziko banintz zinta poetikoago eta malenkoniatsuagoak egingo nituzke, askoz ere lilagoak. Baina aspergarriagoak ere izango ziren”azaltzen du Zaldieroak albistean. Hala ere, egunero bere zintak Berria egunkarian irakurtzen dugunok badakigu, umore finaz eta zuhurraz onduak izateaz aparte, zinta hauek sarri puntu poetiko bat ere badutela. Behintzat guri hala iruditzen zaigu.