Zientzia Komikietan erakusketa Ondarroan!

Erakusketa

Maiatzaren 10etik 21era Luterl taldeak eta Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatu duten Komiki erakusketa zabalik dago Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan: Zientzia Komikietan.

Erakusketa bi ataletan banatuta dago. Batetik, Donostiako Donostia International Physics Center eta eta CIC nanoGUNE Ikerketa Zentroko kideek, komikigintza erabiliz gaztetxoek nanozientziaren mundua ezagut dezaten, iaz antolatu zuten komiki lehiaketaren berri ematen du. Lehiaketan jasotako ideiak komiki liburu batean jaso zituzten: Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea. 

Bigarrenik, Ondarroako Lutel Taldeak, bere komikitekan arakatuz, zientziari buruzko erreferntziak nola azaldu ohi diren erakusteko, genero desberdinetako hamar komiki aukeratu ditu, beraiei buruzko argibideak azalduz. Hauek dira:

TBO. Egileak; SABATES / NIT / …
ALJEBRA.  Egilea; LUIS DURAN.
PIZTIAK OTZANAK. Egileak; HARKAITZ CANO eta IÑAKI G. HOLGADO.
ENJAMBRE-tik “HISTÓRICAS”. Egilea; MANOLI LÓPEZ “Srta. M”.
SPIDERMAN. “INDEFENSO”. “¡SUPERHEROE DE PRIMERA!”.Egileak; BILL JEMESeta BRIAN MICHAEL BENDIS (argumentua). BRIAN MICHAEL BENDIS (gidoia). MARK BAGLEY (marrazkiak). ART THIBERT (tindatzailea). STEVE BURCELLATOR eta JC (kolorea).
EN UN LUGAR DE LA MENTE. Egilea; JOSEP Mª. BEA.
LA CHICA INCLINADA, LAS CIUDADES OSCURAS. Egileak; BENOÎT PEETERS eta FRANÇOIS SCHUITEN.THE LONG TOMORROW. Egileak; DAN O’BANNON eta MOEBIUS (Jean Giraud).
LAS TORRES DE BOIS-MAURY. 1/ BABETTE. Egilea; HERMANN HUPPEN.
LOS COMPAÑEROS DEL CREPÚSCULO. 3/ EL ÚLTIMO CANTO DE LOS MALATERRE. Egilea; FRANÇOIS BOURGEON.

2017ko lehiaketa

Bestalde, 2017ko lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago. Iazko erronkak izan zuen arrakastarekin pozik, nanobotereak dituzten superheroi berriak asmatzeko eta sortzeko deialdia egin dute.

Ekainaren 11ra bitartean, superheroien istorio berriak aurkezteko aukera izango dute parte hartzaileek. Bi kategoria bereiziko dituzte: 14 eta 18 urte bitartekoentzat, eta, bestea helduentzat. Bakarka zein taldeka egin daiteke komikia.

Iaz bezala, nanomunduan materialetatik sortzen diren propietate harrigarrien eta nanozientzian egin diren ikerketen emaitzen inguruko informazioa eskuragarri izango da webguean: www.nanokomik.com

Lehiaketara aurkeztutako lanetan jasotako ideiekin, nanofikzioko beste komiki bat sortuko dute. 18 urtetik gorako kategorian irabazle suertatzen denari eskainiko zaio aukera komiki hori egiteko.

 

“Globhito” boletinaren zenbaki berria

Ondarroako Luterl taldearen berripapera, Globhito, bere 22. zenbakia kaleratu berri du. Gogoratu dezagun, Globhito, Globho fanzinaren “seme bastardoa” zenIoniñaki Luterl taldeko kide beteranoaren iritziz. Helburua Ondarroako herrian sortzen ziran  komikigintzaren inguruko dinamiken berri ematea.  Komikia eman ta zabaldu!

globhitoHorrela makina bat urtez ibili da Luterl taldea, eta azken Globhitoa irakurriz aurrerantzean ere komiki harrobi zabala Ondarroan ez dela faltako suposatzen dugu. Kaiet Bengoetxeak zuzendutako komiki tailerretan berrehun ikasletik gora pasatu dira. 2001ean hasi zen Zaldupe eta institutuan, eta 2002an Zubi Zaharrean. Ordutik hona horretan darrai. Ondarroako gazteen artean, azaltzen du Kaietek,  ez da komikizaletasunik falta “gaur Manga eramaten da asko. Gainera neskek Manga komikiak asko irakurtzen dituzte, eta bertako pertsonaien istorioak eta jarraitzen dituzte. Eta mutilek Manga ere, baina gero bakoitzek bere gustoko beste komikiak ere irakurtzen dituzte, batzuk Mortadelo edo beste batzuk igual… Gore… bakoitzak adar batetik jotzen du” .

Marraztuz, irakurriz, gozatuz, azken finean, Komiki Kultura  bizi-bizirik  dagoen artea da kostaldeko herri jator honetan.

Komiki tailerren erakusketa zabalik Ondarroan

Ikasturtean zehar ikasleek komiki eta marrazketa tailerretan egindako irudiak  jarriko dituzte erakusgai Ondarroako udal erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 24tik ekainaren 2ra iraungo du.
Erakusketaz aparte, Komikia, zer da? solasaldi marraztua izan zen pasa den maiatzaren 26an. Dani Fano, Xabiroi aldizkariko kidea izan zen “solasaldi marraztua” izeneko aktibitatearen arduraduna.

Fano_azaltzenHemen duzue gure Ondarroako kontaktuak bidalitako  “solasaldi marraztuaren” irudi  bat.