Euskaldunak erdal komikietan (IV): Cartier hobeto

Komikerik daukan “kanal esklusiboetatik” heldu zaigu berria. Quebeceko kostaldean, San Lorentzo ibaitik hegoaldera, Gaspesia izeneko penintsulan, han argitaratzen den  Graffici  aldizkarian eta bertako historiaren gaineko artikulu batean… euskaldunen gaineko komiki bat agertu zaigu!

Hona hemen datuak: Pascal Alain kazetariak Quebeceko “aurkikuntzaren” mendeurrena gogoratuz artikulua idatzi zuen Grafficin. Eskola liburuetan eta kronika ofizialetan maiz gertatzen denez, arraultza batu eta frijitu duenaren ordez, arraultza jan duenarentzat gordeten dira ospeak eta loriak. Hala dirudi gertatu dela Quebeceko aurkikuntzaren kasuan ere   Jacques Cartier bretoiari  aitortzen zaionean meritua eta ez hango inguru hotzetan ibili ziran euskal portuetako arrantzale trebeei. Halakorik!

Jacques Cartier  jaunak entzungorrarena egin arren, Orbie ilustratzaileak  aldizkariarentzat egiten duen hileroko komikian argi usten du afera,

  bd_mars_web1

Advertisements