Pernan Goñik eta Jon Mikel Udakiolak aurtengo komiki-uzta hobetu dute

Pernan Goñiren “Alaia, euskalduna eta musulmana” eta  Jon Mikel Udakiolaren “Txomin, Txirulo eta Latxa” dira aurten eta oraingoz, agertu diren azken komikiak.

UdakiolaMordillo argentinar egilea inspirazio modura hartu eta  90ko hamarkadan komiki bat marraztu zuen eta orain, urrian argitaratu eta amazonen jarri du salgai Txomin, Txirulo eta Latxa komikia .Paperezko bertsioa eskuragarri duzue 4.93 euroren truke, ondorengo lotura honetan.

Bestalde Mikel Garcia Idiakezek, Argiarako sinatu duen artikuluan, Pernan Goñiren azken komikia iragartzen du. Alaia, euskalduna eta musulmana du izenburua SOS Arrazakeria taldearen laguntzaz argitaratu den liburuak. Zas! Zurrumurruen aurkako sarearen ekimenetako bat da komikia. “Guraso marokoarrak ditu Alaiak, baina Lazkaon jaioa da bera; 19 urte ditu, unibertsitateko ikaslea da eta berak erabakitzen duenean, buruko zapia edo hijaba janzten du. Pertsonaia indartsu honen bizipenak eta jasaten duen diskriminazioaren kontra naturaltasunez daraman borroka kontatzen du Alaia, euskalduna eta musulmana komikiak”. Durangoko Azokan salgai egongo da.

Advertisements

KMK lehiaketaren epaimahaikoekin

“Ortzadar eta Rekalde Aretoaren ekimenez antolatzen den KMK Komiki Lehiaketak bere laugarren edizioa du aurten. Aurreko urteetan legez, komikigile berriei euren lanak jendaurrean erakusteko aukera ematea da lehiaketaren xede nagusia, euskarazko sorkuntza bultzatzearekin batera. Aurten ere, Adur Larreak (Bilbo, 1982) eta Pernan Goñik (Oñati, 1968) osatuko dute epaimahaia. Sariketaren eta komikigintzaren inguruan hitz egin dute Ortzadarrekin bi komikilariek, aurtengo lanak baloratzen hasteko egun gutxiren faltan” Julene Larrañaga kazetariak Deia egunkarirako epaimahaikide biak elkarrizketatu ditu. Hona hemen elkarrizketa osoa.

Iaz saritutakoak Jon Mikel Udakiola (Hernani, 1965) eta Piedad Ortiz de Urbina (Barakaldo, 1973) izan ziran. Bere blog-etik hartutakoa da beheko argazkia:

A

KMK lehiaketan sari partekatua

Noticias Taldeak eta Rekalde Aretoak antolatzen duten KMK lehiaketaren hirugarren edizioa lehen aldiz partekatua izan du saria (1.500 eurotakoa) bi komikigileen artean. Jon Mikel Udakiolari (Hernani, 1965) eta Piedad Ortiz de Urbinari (Barakaldo, 1973) egokitu zaie exaequo saria, Txorimaloa eta Maitasun gozoa komikiengatik. Adur Larrea eta Pernan Goñi marrazkilari eta komikigileek osatu dute epaimahaia, “eta buelta asko eman ondoren, bioi ematea erabaki dugu” azaldu dute Noticias taldeko egunkariek argitaratutako berrian.  “Bi lanak oso onak iruditu zaizkigu, eta buelta asko eman ondoren, bioi ematea erabaki dugu”, azaldu du Goñik.

Irabazleen ibilbideari erreparatuz, Ion Mikelen lan artistikoak bere blogean du erakustoki txiki bat. Bertan azaldutakoaren arabera, artearen alde ezberdinak jorratu ditu bere ibilbide luzean (argazkigintza, animazioa etab.)

© Ion Mikel Udakiola

Piedad Ortiz de Urbina barakaldoarra da eta bere bi ahizpak bezala ilustratzailea.portadafinal72 2011an “Historias de un cangrejo siamés” argitaratu zuen, testua eta ilustrazioa uztartzen zituen ipuin laburren bilduma . Bere blogean agertzen duenez bere asmo nagusia gaur bere lanentzako argitaratzailea bilatzea da. Helburu hori lortzeko bidean irabazi duen saria aurrerapausu bikaina izan daiteke.

Zorionak biei!

Ion Orzaizek Euskal Komikigintza aztertuz

Artikulu luze batean, Gara egunkariko Gaur8 izeneko gehigarrian, Ion Orzaizek euskal komikigintzaren lehena eta oraina aztertzen ditu.  Artikuluaren bigarren partean lanbide horretatik bizi diren lau artisten ikuspuntua eskaintzen digu ere: Pernan Goñi, Zaldi Eroa, Exprai eta Mauro Entrialgo.  

Prekarietate guztien gainetik euskal komikigintza bizirik dirau!