Euskaldunak erdal komikietan (V): Jean Etcheverry

“Euskaldunak erdal komikietan” sekzioa alde batera lagata izan dugu azken hilabeteetan. Gaur bostgarren sarrera egitera animatu gara Émile Bravok autorizacion (2)2003an argitaratu zuen Jules serieko album baten harira. Ponent Monen gaztelerazko edizioaren ale bat da esku artean duguna eta istorioa “Casi enterrados” du izena. Jules eta bere lagunek espeleologia irteera bat egin dute eta, derrigorrez komiki abentura on batek eskatzen duen bezala, lur azpiko labirintoetan galdu egiten dira. Ibiliaren ibiliaz lur azpiko galerietan, hara! nor aurkituko dute. Jean Etcheverry izeneko paleontologo afizionatua, bera ere aspaldian galdu eta noraezean lur azpian denbora luzez ibili dena.

autorizacion0001 (2)Berriz ere, euskal komiki pertsonaien ezaugarri tipikoak errepikatu egiten dira: akzio gizonak, orain arte gizonak izan baitira guztiak, nahiko basatiak, baina kasu honetan karikatura muturrera darama Bravok saguzarrak airean harrapatu eta jaten dituen Nearthental itxurako pertsonaia marrazten duenean. Hori bai, pertsonaia azkenean atsegina ere bada. Beraz komikietako euskaldunen irudikapena, klixe eta topikoen artean kulunkatzen da oraindik ere.

Kataluniar jatorriko familia baten semea da Émile Bravo komikigilea, 1964 urtean jaio zen, Parisen.

Irudiak © Ponent Mon eta Émile Bravo

Advertisements