Saria besapean dela bueltatu da Iñaki G. Holgado irudigile errenteriarra Aiacciuko BD (edo komiki) azokatik Euskal Herrira. “Decouverte” izeneko saria jaso zuen abenduan Korsikako hiriburuan ospatu zen azokaren 10. edizioan. Guztira hamar sari ezberdin banatu ziran eta hauen artean Stephane Piatzsek-ek idatzi eta Holgadok ilustratutakoa dago : Retine. Lan honen lehenengo alea da Soleil argitaletxeak kaleratu zuena iaz Guerrille dans la ville baisse azpitituluarekin. Bigarren partea otsailerako plazaratuko da.
Beraz komikeritik alde batetik Iñaki zoriondu eta bestetik bere ibilbidearen berri eskaintzen dugu egileen atalean.