Eider Rodriguez eta Santa Familia komikiarentzat Euskadi Saria

Eider Rodriguezek eskuratu du Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 2018ko Euskadi Literatura saria Santa Familia lanari esker. Duela bi aste jakinarazi zuten Eiderrentzat izango zela Euskarazko Iiteraturako Euskadi saria  Bihotz handiegia liburuarengatik. Orain bigarren saria lortu du Julen Ribas marrazkilariarekin ondu zuen komikiagatik. Zorionak Eider eta zorionak ere Julen Ribas eta Xabiroi proiektua bultzatzen eta sostengatzen duen  lantalde osoari!

© Xabiroi

Advertisements

Euskal komikia modan dago

Hilabete bat falta da urtea bukatzeko eta euskal komikigintzak goia jo du berriro.  Komikiak koska bat gorago egin du alde askotatik.  Komikiaren gaineko liburu teorikoak, erakusketak, jaialdiak, ekitaldiak … urte emankorra benetan.

Komiki jaialdiak

Urtero legez euskal komikigintza ardatza duten Parrapean komiki egunak urriko hirugarren astean ospatu dira. Aurten nazioarteko gonbidatuak Portugaletik heldu dira eta horrez gain euskal komiki ekoizpenaren parte handia bertan aurkeztua izan zen.

Bestalde, azaroaren lehenengo asteburuan Getxoko komiki azoka ospatu zen, eta bertan euskal egileen presentzia inoiz baino nabarmenagoa izan zen. Harriet Ediciones eta Xabiroiren standak sinaketarako  ondo apainduriko mahai luze baten bitartez loturik egon ziren eta elkarren ondoan, parez-pare, euskal autore talde zabala lanean ibili zen, gaurko euskal komikigintzaren panoramika bizi bat eskainiz. Esan behar dugu, gaurkoz, Getxokoa gure komiki azoketan errefe

rente nagusiena dela eta  euskal egileen eta  komikien presentzia bertan bermatua izatea gauza inportantea dela. Beraz, komiki azokako antolatzaileentzat, eta baita Xabiroi eta Harrietek antolaketa eta elkarlanerako erakutsi zuten gaitasunagatik, gure zorionik beroena.

Euskal Komikia 1975-2017

Irailaren 14tik urriaren 28ra bitarte Bilboko Bizkaiko Foru Liburutegian ‘Euskal Komikia 1975-2017’ erakusketa izan zen  ikusgai. Erakusketa honen bidez Euskal Herrian komikiaren munduan izandako mugimendu nagusien bilakaera azaldu zen,  aldizkarien boom-etik fanzineak agertu ziren arte, autore-komikietatik atzerriko merkatuen konkistara.

Zakilixutek 40 urte

Irailaren 29an, 40 urte bete zituen

Antton Olariagak sortutako Zakilixut pertsonaiak. Egin egunkariarekin batera jaioa zen euskal komikiaren erreferentziazko pertsonaia hori, eta euskarazko egunkariarekin hazi eta heldu zen, Euskaldunon Egunkaria-n lehenik, eta Berrian ondoren. Berriak ekitaldi bat antolatu zuen Euskal Herriko hainbat artistarekin, Zakilixuti behar duen lekua emateko eta Anttoni ondo merezitako omenaldia egiteko. Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz, Ainara Azpiazu, Eider Eibar, Iñaki Martiarena, Idoia Torregarai, Anjel Lertxundi eta beste hainbat urriaren 18an bildu ziran, Martin Ugalde kultur parkean.

Komikilabea eta  Euskal Komikia Donostian ibilbidea

Bigarren urtez, Komikilabea antolatuko zen Donostian azaroaren 8tik 13ra bitartean. Hiriko hainbat eragilek bultzatua (Donostia Kultura, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tabakalera), komikigintzaren inguruko ekintza ugariz bete ziren kale eta aretoak. Progamazioaren barruan Euskal Komikia Donostian ibilbidearen aurkezpena izan zen. Donostia euskaraz sortutako komikiaren hiriburu dela erakusteko xedez, ibilbide bat sortu da hirian zehar, euskal komikiarekin zerikusia duten kaleetan zehar. Donostian izan zuten egoitza, besteak beste, Txistu, Poxpolin, Pan-Pin, Habeko Mik, Ipurbeltz, Xabiroi bezalako aldizkariek.

 

 

© Komikilabea

Aurtengo komiki uzta

Aurreko urteen abiadura mantentzen du. Argitaratutako komiki kopuruari dagokionez, Harriet Ediciones lokomotorak bultzatutzen du euskal argitalpenen trena erritmo bizian. Harrietez gain, Astiberri eta Xabiroi ez dira falta aurtengo zitara. Sorkunde, Teodoro eta Noraren arteko famili harremanak kontatzen dira Santa Familia xabiroitarren  albumean. Bertsolari Elkarteak ere jarri du beste aletxo bat aurtengo otartean, Arditutakoak, fart westeko euskal artzainek burutzen duten road movie ero bat eta Gureberriak komunikabideak, eta baita argitaletxea, aurten estreinatu da Asiskoren lan luze berriarekin, Eusklabo Alaiak…  

Irakurle, orain hamar urte ia euskal komiki argitalpenik ez zegoela beti kexuka ari bazinen, ez duzu gaur egun aitzakirik. Zorionez komikiak ugaritu dira argitalpenen horizontean. Hitz egingo dugu honetaz aurrerago…