
Miquel Ángel Sayrach-ek (1927-1993) aipatutako Montserrateko abatetxearen babespean sortutako L’infantil tebeoaren zuzendaria izan, bere anaiagaz batera. Geroago aldizkariak Tretzevents izena hartu zuen.
Herri baketsuan bizi diren inurriak dira Bibi eta Tobi, Sayrach-ek sortutako pertsonaiak. Euskaraz Handi eta Lodi izena hartu zuten. Egun txar batean listor gaiztoen erasoa pairatu beharko dute baina. Ez da azaldu beharrik, komikia, lehenengo atalka eta gero album modura argitaratu zena, garai hartako parabola politiko garbi bat adierazten zuela. Ederto ilustratutako parabola frankismo garai betean argitaratu zen, baina gaur eguneko Kataluniako egoera islatzeko ere oso egokia izan daitekeela deritzogu.