“Komikiari plazerra kentzen zaio euskaltegietan eta eskoletan lantzen bada” azaldu zuen Asisko Urmenetak, non eta Udako Euskal Unibertsitatean. Komikerin aurkeztu genuen bezala, “Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza” izenburupean ikastaro antolatu zuen UEUk joandako uztailean. Eibarko Markeskoa Jauregitik Amaia Serrano Mariezkurrena, Asisko Urmeneta, Bego Montorio Uribarren, Dani Fano (hemen Berriari eskaini zion elkarrizketa), Iratxe Retolaza Gutierrez, Jon Mantzisidor, Jon Martin Colorado, Josune Muñoz, Maite Gurrutxaga eta Mikel Ayerbe Sudupe pasatu ziran. Asisko Komikia eta Klasikoen arteko harremanaz aritu zen.
Erabat ados gaude Asiskok gorago egin duen hausnarketarekin. Dela eskolan, dela euskaltegian, dela unibertsitatean, komikia edozein ikasmahai gainean asperdura borobilaren sinonimoa izan daiteke. Dakigunez zenbait eskoletan komikigintza ikasgaia ezarria daukate ere. Baina horrez gainera, izurra izurtuz, komikigintza eta euskal klasikoak koktel berean sartzeak, asperduraren marka guztiak hauts ditzake… baldin eta koktelaren osagaiak Asisko Urmeneta bezalako primerako kontalari umoretsu eta isekari batek nahasten ez baditu. Kasu hauetan asperdura gozamena bihur daiteke, eskolan, euskaltegian eta baita Udako Euskal Unibertsitate berean ere.
© Argazkia: Ikastolen Elkartea (www.aisialdia.net) Asisko Mauleko udalekuetan