Munduko beste komikigintzek euren historiarekin egin duten bezala, adibidez Frantziako komikigintzak bere historia hainbat komikietan islatu duen bezalaxe, gureak ere, historiaren zenbait pasarte kontatzeko gaitasuna baduela erakutsi izan du sarri. Gerra Zibila Euskal Herrian izan da komikietan hainbatetan ukitu den gaia. Info7ko irratsaioan azaldu dugun bezala, gerra horretako pasarte ezberdinak (Matxitxakoko bataila, Albertiakoa, Loiola koartelaren hartzea…) badaukate argitaraturik dagokien komiki-liburua.
“Espainiako Gerra Euskal Herrian” gaia jorratu duten komikiak banan-banan, zerrendatu ditugu sarrera honetan. Badakigu ere, beste proiektu pare bat martxan jartzekotan daudela:
Bata Verkami plataformaren bitartez gauzatu nahi dena. 1937 Los niños de la Guerra. Lotura honetan aurkituko dituzue azalpen zabalagoak. Cesar Llaguno egileak bultzatzen dabilena da bestea. Enkarterriko lurretan gerrak izan zuen garapena azalduko duen komikia.
Banan-banan gaia jorratzen duten komikiak hauek dira:
Euzkadiko guduan / gidoia, Rafael Castellano ; marrazkiak, Juan Carlos Nazabal ; euzkarazko bertsioa, Jon Muñoz] Orain, 1994
Gorka gudari : 1936 / gidoia eta marrazkia Antonio Hernández Palacios ; [euskarapena, Xabier Mendiguren] Ikusager, 1987





Udaberririk ankerrena / Unai Iturriaga ; Alex Sanvi Durango 1936 Elkartea ; Elkar 2011

Gernika, bakearen eta adiskidetzearen alde / Joseba Gómez ; Amaia Ballesteros Saure, 2015
