Euskal Komikigileen Angulemako sinaketa txandak

Urtarrilaren 30ean nazioartean den Komiki Jaildi handienetako batek, Angulemako komiki jaialdiak, ateak zabalduko ditu. Bertan izango dira komiki sinaketan Euskal Herritik joandako hainbat egile .

Orain arte konfirmatu ahal izan ditugunak hauek dira, baina badakigu agian gehiago ere Angulemak izango direla. Eguneratuz joango gara informazioa:

Buyan, Mongoliatik helduko den komikia

Buyan, seguruenik, 2016 aldera kaleratuko den euskal komikia dugu. Buru-belarri istorioa osatzen bost lagun dabiltza. Martin eta Xabier Etxeberria anaiak, idazleak biak, Aritz Trueba, Jon Mikel Udakiola eta Josu Igoa ilustrazio zein animazio alorretan esperientzi handikoak. Batu Khan pertsonaia historikoa dago istorioaren oinarrian (Gengis Khan handiaren oinordekoa izan buyan_nzana) baina Mansi pertsonaia hartzen du protagonistaren papera, hau uste dugu fikziozko pertsonaia dela. Baina dena argituko da komikia gure eskuetara heltzen denean. Animo mutilak!

(irudia: facebook-eko Buyan: luma beltza lekutik hartua)