Xabiroi: harpidetza kanpaina martxan

 

Ikastolen Elkarteko Webgunean prest dago harpidedun egiteko formularioa. Zuzenean bertan datuak bete ondoren, prezio ezin merkeagoan (12 €),  lau zenbaki urtean  jasoko dituzu. 10156155_749432578457089_7395355988648054176_n

Gaur euskaraz argitaratzen den komiki-aldizkari bakarra dugu, horrez gainera urtero album formatuan ere komiki bat argitaratzen dute. Xabiroi da, duda barik, euskal komikigintzak daukan zutaberik iraunkorrena. Zutabe hori gure harpidetzarekin sendotzen lagun dezagun!

Advertisements

Getxoko Azoka eta euskal komikiak

Getxoko Komiki Azokaren hamabigarren edizioa ospatuko da azaroaren 22tik 24ra. Aurten, 60 salmenta gune inguru aurkitu ahal izango dituztegetxo_komiki bisitariek, eta horietan izango dira, besteak beste, komiki eta liburu denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren artearekin lotutako sektore guztiak. Salmenta gunearekin batera, azokan jarduera ugari izango dira.

Euskal komikigintzari dagokionez ezer gutxi aurkituko du zaletuak programazio ofizialean, beraz ohitura denez, Xabiroiko standa erreferentzia bilakatuko da aurten ere euskarazko argitalpenen alorrean. Aurten lekuz aldatu eta 32. standean izango ditugu. © Getxo Comic

Xabiroikoek kontatu digutenez aurtengo sinatze txandak honela antolatu dituzte:

OSTIRALA 22

GOIZEZ:
12:00-14:00
IÑAKI G. HOLGADO (Piztia otzanak, Zebra efektua) – DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
ARRATSALDEZ:
17:00-19:00
IÑAKI G. HOLGADO (Piztia otzanak, Zebra efektua) – DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
LARUNBATA 23
 
GOIZEZ:
11:00-14:00
DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
 
ARRATSALDEZ:
17:00-19:00
ZALDIEROA (De rerum natura) – DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
19:00-21:00
SANVI (Udaberririk ankerrena)
IGANDEA 22
GOIZEZ:
11:00-14:00
DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)
12:00-14:00
ZALDIEROA (De rerum natura) – IÑAKI G. HOLGADO (Piztia otzanak, Zebra efektua)
ARRATSALDEZ:
17:00-18:30
JUAN LUIS LANDA (Irati: Saiak) – DANI FANO (TeleATOI, Anubis 3.0)

Iban Zaldua eta Julen Ribasen garaipen berri bat

Haur eta Gazte libururako Espainiako Erakundeak, OEPLI, Azken Garaipena aukeratu du, beste zortzi obrekin batera, IBBYren Ohorezko Zerrenda osatzeko. Zortzi liburuen artean komiki bakarra izanik. IBBY gazte literatura sustatzeko nazioarteko erakundea da eta 76 estatu-sail ezberdinek osatzen dute. IBBY zerrenda, bi urtean behin egiten da eta bertan aukeratutako AG4liburuek sustapen berezia izaten dute, eta Bolonia eta Frankfurteko liburu azoketan erakusten dira.
Iban Zaldua, Julen Ribasen garaipen berri bat, duda barik, eta baita euskal komikigintzaren agorraldi luzean komiki produkzioa bultzatzen segitzen duten Ikastolen Elkartearen eta Xabiroi aldizkariaren  garaipen ederra ere.   Eta ez da, ez, azken garaipena izango!

Komiki tailerren erakusketa zabalik Ondarroan

Ikasturtean zehar ikasleek komiki eta marrazketa tailerretan egindako irudiak  jarriko dituzte erakusgai Ondarroako udal erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 24tik ekainaren 2ra iraungo du.
Erakusketaz aparte, Komikia, zer da? solasaldi marraztua izan zen pasa den maiatzaren 26an. Dani Fano, Xabiroi aldizkariko kidea izan zen “solasaldi marraztua” izeneko aktibitatearen arduraduna.

Fano_azaltzenHemen duzue gure Ondarroako kontaktuak bidalitako  “solasaldi marraztuaren” irudi  bat.

“De rerum natura 5″… noizko?


Ezaguna komizale eta horren komizale ez direnen artean, Komikerin gaur banan-banan autoreen atalera dakargu Patxi Huarte “Zaldieroa”  napar egilea.

larraburuBerriaNabarraAizu!,  Xabiroi, Karrika eta Deia aldizkarietan barreiaturik ikus daitezke bere lanak. Baina ospearen parte nagusia Berria egunkarian De rerum natura izeneko komiki zintei zor dio.  2005etik hona  urte biro bere komiki-zinten  antologiak argiratzen ditu ElkarrekAzkena 2011 urtean argitaratu bazen… agian aurten… berria ikusiko ote dugu?

 egaberrian
irudiak © zaldieroa

Rekalde-Ortzadar lehiaketaren edizio berria

Aurten  beteko du DEIA egunkariak eta Rekalde Aretoaren artean antolatzen den Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketak bere III. edizioa. Komiki txapelketa honek bere garrantsia lortu du euskarazko komikigintzaren panoraman, bertan ematen den diru-kopuruagatik ezeze euskararen produkzio urrian egile batzuentzat garrantzizko bultzada izan daitekeelako. Iazko edizioaren sari nagusia Asier Martínez de la Peraren etxera joan zen “Sineskeriak” lanagatik,  2011an berriz, Alai Zubimendi eraman zuen saria (“Harri baten boterea”). Euskal komikigintzan egindako ibilbideagatik “Ohorezko sari” batzuk ere urtero banatzen dituzte eta orain arteko edizioetan Xabiroi (2011) aldizkaria eta Jon Zabaleta (2012) suertatu dira irabazle.

© Deia © Deia 
Jon Zabaleta


Lanak aurkezteko epea aste batekoa izango da, irailaren 9tik 15erarte. Eskuan zein postaz entregatu ahal izango dira, kasu honetan helbide honetara bidaliz:

III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa

Iparraguirre Editoriala, S.A.

Kaputxinoen bidea, 6, 5.C

Bilbao-Bizkaia (48013)

Lehiaketaren oinarriak hemen klikatuz irakur ditzakezu.

Euskal komikigileak Frantziara begira

Aurreko post batean batzuk aipatu genituen Iñaki Holgado, Marko… beste batzuk gaur aipatuko ditugu. Nabaria da Euskal Herritik Frantziako merkatura begira hainbat euskal egile ditugula.
Jakina da zergatia. Mundu mailan dagoen merkaturik indartsuenetako bat dugu etxetik gertu-gertu.  Gilles Ratier txostenak adierazten duenez Frantzian iaz, edo hobe  eremu frankofonoan,bertan Belgika ere sartzen delako, 326 argitaletxe ezberdinek 5565 komiki argitaratu dituzte, berrinprimatzeak barne. Hauek alde batera utzita 4109 dira argitalpen berriak guztira. Konparaketa bat egitearren espainiar estatuan iaz 225 komiki inguru argitaratu ziran urte osoan, hau da, Frantziako merkatuak aste pare baten Espainiak urte osoan argitaratzen duena gainditzen du.
Komikerin aurreko post batean aztertu genuenez, 2012an euskaraz argitaratu diren komikiak dozena erdira ere ez dira heldu. Beraz, modu profesionalean komikigintzan jarraitu nahi duten euskal autore gehienek kanpoko merkatuetara jo behardute derrigorrez, begi-bistakoa da .
Frantzia aipatu dugu, baina ez da horrela izaten beti, bada Londres aldeko argitaletxeetara joan dena ere, horra hor  Irkus Zeberio donostiarraren adibidea edo badira Atlantikoaren bestaldera salto egin dutenak ere. Hor dugu Angel © XabiroiUnzueta ordiziarraren adibidea, Lur argitaletxetik Estatu Batuetako Marvel eta DCra zuzenean salto egin zuena. Gaur egun Frantziako merkatuan barrena dabil Koldo Azpitarte gidoigilearekin batera Glenat etxearentzat lanean. Xabiroi aldizkarian aitortu zutenez (komikiTAUN atalean)  ate joka datoz “Reliques lanaren bigarren atalarekin.
Bestalde, Julen Ribas arrasatearra dugu,

© Ankamaoso ezaguna euskal komikigintzan besteak beste, Unai BusturiarekinNumenak” edo Iban Zalduagaz “Azken Garaipena” lanak plazaratu dituelako. Gaur egun ordea, Ankama argitaletxe paristarrarentzat dabil lanean, Remington seriaren 9 eta 10. tituluak prestatzen: “Les nuits roublardes”.

Sedyas (Sergio Roman) kolorista bilbotarraren kasua ere antzekoa da. Dupuis, Dargaud 

© Sedyas eta Ankama bezalako argitaletxe handientzat lanean dabil aspaldi komikigintzaren “Olimpo Mendiko” autore ospetsuenekin batera. Euskaraz, Xabiroi aldizkarian  Pako Aristi idazlearen gidoi bat egokitu zuen: Amodiozko enkargu bat. Anekdota edo nonzebarrikeri bategaz, gura duzuen moduan, gure bloga adornatuko dugu ere (beti ez gara horren idorrak izango, kontxo! ).  Xabiroiko lagunek orrialde bat aldarazi ziotela  kontatzen du Sedyasek bere blogean, bertan agertzen ziran sexu irudiak irakurle gazteentzat gordinegiak ei zirelako. Hemen ondoan duzue “zentsuratutako” orrialdea.

Getxoko azken komiki azokan iragarri zuenez, Raquel Alzate barakaldoarrak, Dargauden, Erdi Aroan girotutako trilogia bat argitaratuko du. Momentuz ez dakigu gehiagorik. Beraz adi ibili beharko gara.
Amaitzeko Iñaket irudigile bilbotarrak, eta blog honekin  harreman zuzena daukan Mikel Begoñak, Cambourakis etxe paristarrarekin kaleratuko dute abuzturako euren bigarren lanaLe pic des corbeaux (Erroien mokoa), gaztelerazko edizioa Norma etxearen eskutik
ekainerako joango delarik.
Aipatu ez ditugun hainbat euskal egile seguruenik izango dira ere. Beste autore horiek ezagutuz gero, edo esandakoaren gainean zuzenketarik egin gura baduzu, bota eta artezean zuzenduko dugu, zuon ekarpenak Komikerin ongi etorri eta behar-beharrezkoak direlako.
 

Euskadi Saria “Azken Garaipena” albumari

2012ko Euskadi Literatura sariak jakitera eman dituzte gaur. Iban Zalduak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako Azken Garaipena komikia izan da euskarazko haur eta gazte literatura saria eskuratu duena. Sari hau lehen aldiz jaso du komiki batek, beraz komikizale guztientzat berri ona duda barik! Zorionak Julen eta Iban!  Zorionak baita Ikastolen Elkarteak bultzatutako Xabiroi proiektu inguruan lanean dabiltzan guztiei!

Komikerin argitaratu eta gutxira egindako aipamena hemen duzue.