Yulenek 98 urte

Euskal Herriko komikigilerik beteranoena Eibarren bizi da eta 98 urte beteko ditu otsailaren 14 honetan. Julen Zabaleta Barrenetxea, “Yulen” ilustrazioari lotuta beti ibili izan da, oraindik ere marrazkigile oso aktiboa dugu eta Euskal Herriko txoko ezberdinak ilusio handiz marrazten jarraitzen baitu.

Hala ere Komikeri orriotan Yulenen izena aipatu behar badugu batez ere euskal komikigintzaren historian aintzindari bezala bete zuen lekuagatik da. Pan-pin aldizkariarekin kolaboratzen hasi zen, 1962ko urtarrilean eta horrela mantendu zen bi urtez, 1964ko abendura arte.

Pan-pin aldizkarirako pertsonai batzuk propio sortu zituen: Piru LaxterkariBixente Arrantzalea edo Xanti Eiztaria. Hala ere, aldizkariaren jarraipen ezak ez zuen pertsonaion garapenaren alde jokatu. 1964ko abendutik aurrera Pan-pin-ek Brugera etxeko istorioen eskubideak erosteari ekin zion eta kolaborazioa bukatu zen.

Advertisements

Rafael Munoa eta Pan-pin aldizkaria

import_13858900_1

Rafael Munoa 

© Kutxateka / fondo marín/ paco marí

Pan-pin aldizkariaren urratsak jarraituz, eta bertan argitaratu zuten ilustratzaileak elkarrizketatu ondoren (Juan Antonio Letamendia “Leta” eta Julen Zabaleta “Yulen”) , bertan beste kolaborazioren bat aurkitu dugu ere  (kolaborazio txiki- txikia izan arren). Nortaz ari gara? Rafael Munoa artista donostiarraz.

Rafael Munoa La Codorniz aldizkari satirikoaren lehen urteetan parte hartu zuen, Rafael Azcona eta Chumy Chumezegaz batera, besteak beste. Juan Antonio Letamendiak “Letak”, bere maisu nagusia bezala aipatzen zuen guk egindako elkarrizketan. Marrazkilaria ez ezik, bitxigilea ere izan baitzen Rafael Munoa Donostian eta Aldamar kaleko bitxi denda txikira joanez, eman zuen Letak marrazketan bere lehen urratsak.