Aurreko post bateri helduz, pertsonai euskaldunak nazioarteko komikigintzan utzi duten arrastoan:
HERMANN -YVES H. “Bois Maury 15: Oeil de ciel” (Glenat) (Norma)- XVI. mendean gaude. Yucataneko ohian itxian. Bois-Maury-ko jauna Hermannek 1985ean asmatu zuen pertsonairen oinordekoetariko bat da. Espainiar Koroarekin lotutako espedizio batekin egin du topo serie honetako 15. liburuan. Bois-Maury-ko jaun ausartak indiarren, espainolen eta euskaldun baten kontra borrokatu eta guztien gainetik gailentzen da.
Hauen artean Olazabal izeneko morroia aurkitzen da. Olazabal, Agirre pertsonai historikoaren zantzu nabarmenak dituen pertsonaia. Espainolak traizionatu eta frantsezaren alde egiten du.
Malezia gehiegirik gabe suposa dezakegu ere, euskal deitura egoki baten bila interneteko kirol orrietan ibili dela Hermannen semea, Yves H. gidoilaria.