Bideojoak, pelikulak, komikiak

Komiki istorio eta serieak, bideojoko, telebista zein pelikuletarako elikagaia izan dira aspalditik. DC eta Marvel faktoriako superheroietatik hasi eta gaur eguneko nobela grafikoetara adibideak ugariak dira: Persepolis, Rosalie Blum, Adeleren bizitza, Zimurrak etab.
Eta  azken berrietan ikusten dugunez joera gero eta nabarmenagoa da. Oraintxu jakin berri dugu Juanjo Guarnido eta Juan Díaz Canalesen Black Sad seriea PS4, Xboc One, Nintendorako bideo jokoa bihurtuko dutela 2018ko amaiera aldera. Bestalde, Valérian, Pierre Christinek eta Jean-Claude Mezièresek sortutako komikia uztailaren 21ean zinemaratuko da, Luc Besson zuzendariaren eskutik.

Gurean Gartxot, izan da zinemaratu den azken komikia. Juanjo Elordik zuzendutako pelikula 2011an estrenatu zen, Asisko Urmeneta, Marko Armspach eta Jokin Larreak komikia sortu eta zortzigarren urtera. Noiz dator hurrengoa?

Advertisements

Paco Rocaren “Zimurrak” euskaraz

Astiberri argitaletxekoek iragarri berri dutenez, Paco Rocaren “Rides” (Delcourt, 2007),  euskaraz argitaratuko dute irailaren 19an. “Zimurrak” aurtengo euskal komikigintzari behar-beharrezkoa den astindua emango dio. Hortaz, hau da 2014ean Astiberrik euskaraz argitaratu duen  bigarren liburua (lehenengoa “Baleak ikusi ditut” izan zen).

Sari ugari jaso ditu komikiak: 2008an, Lucca-ko Jaialdian istorio luzeRG1cubierta.indd onenaren Gran Guinigi saria, Espainiako Kultura Ministerioak sustatzen duen Komikiaren Sari Nazionala, Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokaren obra onenaren eta gidoi onenaren sari nagusiak eta Tenerifeko Diario de Avisosek ematen duen komiki espainiar hoberenarena. Kritikaren oniritzia ezezik, irakurleena ere eskuratu du, dagoeneko 58.000 ale saldu baititu Astiberriren edizioak (Delcourten edizioaren salmenta kopuruaren datuak ez ditugu ikusi baina handiagoak izango direla suposatzen dugu) .

Zahartzaroari buruz hausnartzen du Rocak istorioan.
Emilio
protagonista, alzheimer gaitzaren lehen zantzuak dituela, zahar etxe batera eramango dute senideek eta, bertako bakardadea ezagutzen joango den adiskideekin tartekatuz joango da, gaitzak gero eta nabarmenago astintzen duen bitartean.