Marie-Christine Thiry Merlo zeramikalari eta margolaria da. Arrangoitzeko impasse de l’hydro kalean aurkituko duzue bere tailerra. Baina arlo artistiko
horietatik aparte, Marie-Christin bederatzigarren artearen alorrera ere hurbildu da, oraintxu jakin izan dugunez. Iazko euskal komiki produkzioari komiki bat gehiago gehitu behar zaio beraz, guztira paperezko 18 euskal komiki ditugularik. Aitorren ametsa izenburua duen komikia oraindik ez da heldu gure eskuetara. Gaia, iparraldeko argitaletxe ezberdinek sarritan darabiltena da, euskal mitologia edo euskal folklorea gaurkotuarena. Zortziko argitaletxeak zabaldutako oharrean azaltzen denez: “beraz joaldun-surflariaren abentura dardaratsuak irudi oniriko eta kolorotsuetan kondatzen dauzku: egun batez Neptuno, itsasoen Erregeak, Euskal Kostaldeko zaintzale sutsuak, huni bere biziko misio ospetsuena gomendatzen dio, ordu arte hain goxo eta ametsezkoa zeramala. Aitorrek beharko ditu izpiritu gaiztoak haizatu, batez ere Detritus lotsagarriarena, Printze Ilun munstroa, Urdin Haundia kutsatzen duen hondakinzalearena, uraren baitan duen indar kaltegarria gero ta gehiago zabaltzen duena. Idazle-marrazkilariak pertsonai erakargarrien poesia eta pikareskogoa intriga jostalari batean nahasten ditu, ttunttunroz eta roller coasterrez fan den mutiko gazte baten uste gabeko bilaketa kondatzen daukula!”
