Kakaume, aurreko post baten zuzenketa

Maiatzak 17an argitaratutako sarrera zuzendu beharrean gaude. Zuzeu aldizkari digitaleko bilatzailean denbora luzez “trasteatzen” ibili ginen Kakaumeren azken zintak ikusi nahian. Azkenean bilatzaileari erru guztia bota genion agertzen ziran zinta guztiak zaharrak zirelako.

Jakin berri dugunez, errua ez da izan bilatzailearena, Tozzi jaunak jakinaren gainean jarri gaitu. “Nire txisteak Zuzeun ateratzen hasi ziren, baina duela pare bat urte internetez nik baino zeozer gehiago dakien adiskide batek blog bat sortu zidan,http://www.kakaume.com, eta geroztik bertan argitaratzen ditut nire txisteak, eta horregatik Zuzeun zinta zaharrak besterik ez dira agertzen, ez azkenengo bi urteetan ateratakoak”.
286

Beraz orain bai, Mikel eta Txuri txakurraren abenturak ezagutzeko badakizue nora jo.

Advertisements

Kakaume Zuzeu aldizkari digitalean

Zuzeu.com 2009. urteko apirilean sortu zen albistari  digitala da. Parte hartzean oinarritutako albistaria den heinean, erredakzio finkoaren edukiez gain, bertan erregistratutako erabiltzaile guztien ekarpenekin hornitzen da. Indibidual gisa zein taldeka har dezakete parte erabiltzaileek. Bere sorkuntzan Hasier Etxeberria idazlea eta Digitalak produktora aritu ziren. Xoraturikan elkarte mugatuak kudeatzen du Zuzeu.

 Komikigintzarentzat ere leku aproposa da Zuzeu. Asteazkenero, larunbatero eta igandero, hau da, hiru tira astero argitaratuz 2011. urtetik  hortxe mantendu da Tozzi  ilustratzailea. Zinta hauetako pertsonai nagusia Kakaumekakaume
dugu. Famili gorabeherak kontatzen dituen seriea, umore grafiko zuriaren azpigeneroan koka dezakegu, eta batez ere mamitsuak direlarik Txuri txakurra eta Kakaume haurraren arteko elkarrizketak.

Hori bai ,Komikeritik Zuzeuko lagunei eskaera bat luzatu behar diegu. Bietarik bat, edo azken zintak ikusteko aukerak orrialde printzipalera eraman edo bilatzailearen bidez  azken zintak ikusteko aukerak erraztu, agertzen diren emaitzak berrienak izan beharrean zaharrenak direlako. 

  Umore zuria esan dugu? 

282