Bideoa

Bejako Banda Desenhada jaialdian

Programa zabala eskaintzen du Portugaleko Beja hirian ospatzen den komiki edo Banda Desenhada jaialdiak . Egitaraua maiatzaren 26tik ekainaren 11ra zabalik izango den arren, batez ere asteburu honetan bilduko dira egile gehienak (27 eta 28an). 27an João Miguel Lameiras adituak euskal komikigintzaren azterketa egingo du Euskal Herritik bertaratu den Gregorio Muro Harrieten laguntzarekin.

Alentejon kokatuta dagoen hiri ederra da Beja. Haren erdigune historikoan, eta batez ere, eskualdeko MuseoaIMG-20170527-WA0005 (1)n ospatuko dira ekitaldi gehienak. Hainbat erakusketa ere, 18, ikusgai jarri dituzte. Hauetarik batzuk benetan dira interesgarriak, Frantzia edo Estatu Batuak bezalako komikigintzaren erdigune boteretsuetatik urrun egiten den lana ezagutzeko. “Periferikoak” bai, adibidez Portugal, Errumania, Angolako

IMG-20170527-WA0015

Valentin Tanăse egile errumaniarra

lurraldean  sortzen den komikigintza, baina ez da gehiegi azaldu beharrik, sarri arte lan interesgarrienak justu periferia horietan sortzen direla. Euskal Herrian kasu.

Gregorio Muro Harriet gidoigilea eta aspaldiko urteetan Harriet ediciones etxearen sortzailea  ere bai, hitzaldiak eman eta kontaktuak egiteaz aparte, Bejatik komikeriren irakurleentzat primerako berriemailea  bihurtu da ere. Eskerrik asko Gregorio!

Advertisements
Bideoa

Marrazketa Nagusia Bilbon

Bilboko Aste Nagusian suziri eta kantak, dantza, jan eta edanen artean ere izan da marrazketarako tarterik.  27 ostegunean kasurako. Algara txosnan herri bazkari bat izan zen eta bazkalostea Amets Arzallus eta Unai Iturriagaren bertsoek animatu zuten. Dani Fano eta Adur Larrearen esku abilek bertsolarien berba eta ideia nagusiak marra bihurtzen zutelarik.  Aipatzekoa Jabier Lauzirika, Apolok, ekitaldian izan zuen garrantzia. Uztailean zendu zen Apolo, Gabriel Arestiko irakaslea, Zenbat Gara Elkarteko eratzailea, euskal eragile gogotsua.

Ostiralean berriz musika eta marrazketa lotzen zuen bigarren ekitaldi bat ospatu zen La Ribera aretoan. La fiesta del Garabato izena duen jaialdian, DJak musikari eman eta marrazkilariek ondo egiten dakitena egin zuten.. Koldo Serra, Borja Crespo eta Chicks on Kicks DJen batutapean

Kike Infame , Dani Maiz, Iñaket Mh, Oskar Blanco García, Mamen Moreu, Alberto Muriel, Alex Orbe, Pedro Colombo, Jose Carlos Torre Sánchez, Gorka Belasko, Amaia Ballesteros, Roberto González, Borja Crespo eta Koldo Serra bera, ibili ziran.