Adur Larreak “Okatxu” aurkeztuko die Hendaiako ikasleei

Urtarrilaren 28an, Adur Larrea irudigileak “Okatxu”  komikia aurkeztuko die Hendaiako ikasleei herri horretako mediatekan. Komiki horrek, Okatxu arkumearen okatxuBistorioa kontatzen digu, bere sortzetik Okabeko arditegi batean (Donibane Garazi ondoan). Irakurleak bere abenturak segituko ditu, inguruan duen mundua deskubritzen duen bitartean. Aurkezpena euskaraz izanen da, eskoletako haurrentzat.

Adur Larrea Bilbon jaio zen 1982. urtean. Arte Ederrak Leioako unibertsitatean egin zituen. Hainbat aldizkari, egunkari zein liburuentzako IMG_20131123_201944ilustrazioak eta komikiak egiteaz aparte, kartelgintza edo ikusentzunezko proiektuetarako animazioak eta grafismo lanak egiten ditu ere. Hauen berri zabalagoa bere webgunean duzue.

Aipatu barik ezin utziko Hendaiako mediatekak  9. artearen alde egiten duen lana. Urtarrilaren 31rarte adibidez komikigintzaren teknika ezberdinak azalduz erakusketa bat dago zabalik. “Gidoilariaren lehen asmakizunak, marrazkilariaren lehen zirri-marrazkiak, teknika bereziak… modu ludikoan eta irudiztatuan, lanbide aberats eta konplexu horri buruzko xehetasun guztiak aurkituko dituzue erakusketa zoragarri horretan”.