Artista elgoibartar honek Ipurbeltz, Habeko Mik eta El Víbora aldizkarietan argitaratu zituen bere komikiak eta baita Italian, Erromako Nuova Frontiera argitaletxean. 1998. urtetik EHUko Arte Ederren fakultatean irakasle jardun zuen.
Ipurbeltzen 17 urterekin hasi eta Triskilistraski pertsonaia sortu zuen, gero Bi Luma gehitu zitzaion Triski eta Bi Luma izeneko sailari hasiera emanez. Ipurbeltzen bertan beste pertsonai batzuen abenturak tartekatu izan zituen: Brans detektibea (1988-1989 bitarte), eta ondoren Aigar eta Pello gerlarien abenturak 1994. urterarte.
2005eko abenduaren 30ean hil zen, 39 urte zituela.