2013, azken orduko balantzea

Ba onartu beharko dugu zenbakitan behintzat aurtengoa ez dela komiki uzta makala izan. Guztira zortzi liburu argitara eman baitira era analogikoan eta beste bederatzi formato digitalean. Iazko marka behintzat ondu da (lau komiki 2012an) eta orain bi urtekoa ere bikoiztu egin da Saurek digitalean argitaratutakoak kontuan hartzen baditugu (2011an zortzi argitaratu ziran).

Komikeriko aurreko postetan azaldu dugunez gainera kantitatea ez da izan aurtengo uztaren ezaugarri bakarra. Kalitatezko jeneroa izan dugu euskal komikiaren azokan. Hemen banan-banan jeneroa:

Papereko edizioak:

  1. Munduko bandarik txarrena / Jose Carlos Fernandes
  2. Zebra efektua / gidoia, Harkaitz Cano ; irudiak, Iñaki G. Holgado
  3. De rerum natura 5 : 2011-2013 / Zaldieroa
  4. Preso nago 2 / Mikel Orbegozo
  5. Habiak / Maite Gurrutxaga
  6. Saba eta landare magikoa / Yann Dégruel
  7. Asterix eta piktoak / Jean-Yves Ferri, Didier Conrad 
  8. Sua itzali, hiria piztu / Mattin

Argitalpen digitala (guztiak Saure etxearen eskutik):

  1. Van Goghen belarri erdia /Inge Eguiluz, Moratha
  2.  Esaerak eta ikasbideak /  Jean-Fraçois Saure, Esteban Hernández 
  3. Katu hegoduna / Ugarte Rodríguez, Yurre, Larratxe Berazadi
  4. Kirolaren balioak / Jorge González de Matauco, Fernando Ferreiro
  5. Newton 24. mendean eta koska / Corpas García, Edorta ;  Araque Marcos, Víctor
  6. Ni hao, Txina! / Lipocito
  7. Poemak eta loreak / Gómez González, Joseba ;  Carrasco Mila, Jose Manuel
  8. Taxi bat eta historia bat / Joseba Gómez, Josema Carrasco
  9. Uretara!  /  Txani Rodríguez, Nacho Fernández

Berargitalpenak:

  1. Amaia. Euskaldunak VIII. mendean / Rafael Ramos

PROD7

By komikeri

Kili-kiliren iraultza grafikoa

Lander Gallastegi, Kili-kili pertsonaiaren alde grafikoa landu zuen egilea da. Osasunez makal antzean dabilela jakin eta berari eskaintzen diogu gaurko sarrera. Indarberritze azkarra opa diogu.

img067

1977. urtean Jose Antonio Retolazak haurrentzako “Kili-kili” tebeoa plazaratu zuen. Bertan  Asterix, Mortadelo ta Filemon, Okel leize-gizon, Zipi ta Zape, Jilda ahiztak, Txabi ta Txibi, Errobin eta “Sheriff” eta beste hainbat pertsonai agertzen zirelarik. Kili-kili aldizkariak 2002 urterarte iraun zuen eta behar bada oraindik hainbat irakurle euskaldunek gogoan izango dute. Baina Kili-kiliren aurrekari zuzena 60 hamarkadan sortu zen.img068

Lehenengoz, 1966an, agertu zen Kili-kili, ezkutuan multikopistaz ateratako aldian-aldiango argitarapen moduan. 1969ko azaroan agintariek debekatu egin zuten. Hurrengo urtetan haurrak alfabetatzeko materiala sortu eta banatzeari ekin zion Euskerazaleak elkartearen laguntzaz. Horrela, Lan eta lanEkin eta ekin eta Jarrai koadernoak plazaratu zituzten hiru maila ezberdinetarako. Eta koaderno  hauen alde grafikoa da hemen aipatu nahi duguna, bertan sortu baitzuen Lander img069Gallastegi arkitektoak Kili-kili pertsonaiaren irudi berriztatua. Laranja, berdea eta beltza erabiliz, irudi sinplea, garbia eta indartsua lortzen du marfil koloreko paper gainean.  Asier Astigarragak honela azaltzen du:

“Aurrezteko modu hau iraultza grafiko ikaragarria izan zen, plastikotasun handikoa: lerro beltzen detaileen eta paperaren beraren zuriunearen arteko jokoak, tienta bien mantxen oposizioa eta nahastea… Irudien besteko balioa zeukaten askotan letrakerak eta sinboloek, Euskal Herriko artisautzako eredua berreskuratzen zutenak”   

“Iraultza grafiko” honen erantzulea, beraz, Lander Gallastegi Komikerira gonbidatu dugu euskal grafismoaren historian bere lekua har dezan.