Agur, agur urte zaharra

Urte zaharra badoa. Eta komikeritik, Euskal komikizaleagaz ederto portatu delako, iaz bihurtu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiogu aurten jaunari.

Alde guztietatik begiratuta, 2015eko emaitza bikaina izan da, guztira 17 komiki kaleratu baitira dagoeneko (azken orduko sorpresaren bat posible oraindik izan daiteke ere, herrietarako egiten diran edizio txikien informazioa betiere heltzen ez zaigulako) baina, orain daukagun informazioaren arabera, azken 5 urteetako emaitzarik altuena da aurtengoa. Komikeri sortu zenetik pasatu dira ere urte batzuk eta hauxe da azken 5 urteetako komiki produkzioaren bilakaera (paperezko edizioak baino ez kontuan hartuta).

Sin título

Urtearen lehen partean euskarazko produkzioa nahiko lur jota ageri bazen, behin uda igarota euskal komiki produkzioa gora eta gora joan da. Bai zenbakitan eta bai kalitatearen ikuspegitik urte oparoa izan dela zalantzarik ez dugu. Argitaratutako lanei erreparatuz gero, ia produktu gehienak publiko heldu edo gazteari zuzenduak izan dira (guztietatik 12) eta umeentzat propio egindako lanak, bertan Asterixen azkena kokatzen badugu, gainerakoak.

Baita salmenten aldetik ere, oso ondo joan dela urtea, kontatu digute argitaletxeetatik. Komikiren baten bigarren edizioren bat ere argitaratua izan da. Beraz, konklusio moduan zera esan dezakegu, editoreen ohiko kexen gainetik, euskal komikigintzak badu aurrera egiteko bidea, betiere ondo bideratutako eta ondo zaindutako edizioak kaleratzen direnean.

Aurtengo produkzioa banan-banan:

 

H28-ren “urtikaria” – AAAA

h28

De Rerum Natura 6 – Zaldieroa

AZALA DRN6.indd

 

 

 

Dublindarra – Alfonso Zapiko

$photoName (1)

Ilargiraino – Mikel Orbegozo

Ilargiraino%20azala_full

 

 

 

 

 

 

Oletakorta – Amaia Ballesteros

2015-11-15%20Oletakorta

 Iraganera Bidaia – Jon Verdejo Aranguren,  Ainhoa Aiertza Zabala, Ainara Audikana Ansa

1200-1445864535-komik

Asylum –  Javier de Isusi

portada-Asylum-207x300

Justin Hiriart – Francisco Fructuoso eta Harriet

portada1090

Gabriel Aresti – BioGrafikoa – Adur Larrea

gabriel

 

 

 

 

 

Nork – Xabi Payak eta Patxi Gallego 

nork

Kortsarioen ostatua – Dani Fano eta Guillermo Gonzalez

imagen-korsazal_3344_11

Mariak 20 urte ditu – Miguel Gallardo

mariak20urte

 

 

 

 

Diamanteak urrea eta ikatza – Unai Iturriaga eta Alfonso Zapico

diamanteak_urrea_eta_ikatza

Zesarren papiroa – Renné Goscinny

36Cubiertas.indd

Marie Curie – Jordi Bayarri

CURIE_AZALA_indd

Newton – Jordi Bayarri

NEWTON_AZALA_indd

Galileo – Jordi Bayarri

GALILEO_AZALA

By komikeri