Urte zaharra badoa. Eta komikeritik, Euskal komikizaleagaz ederto portatu delako, iaz bihurtu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiogu aurten jaunari.
Alde guztietatik begiratuta, 2015eko emaitza bikaina izan da, guztira 17 komiki kaleratu baitira dagoeneko (azken orduko sorpresaren bat posible oraindik izan daiteke ere, herrietarako egiten diran edizio txikien informazioa betiere heltzen ez zaigulako) baina, orain daukagun informazioaren arabera, azken 5 urteetako emaitzarik altuena da aurtengoa. Komikeri sortu zenetik pasatu dira ere urte batzuk eta hauxe da azken 5 urteetako komiki produkzioaren bilakaera (paperezko edizioak baino ez kontuan hartuta).
Urtearen lehen partean euskarazko produkzioa nahiko lur jota ageri bazen, behin uda igarota euskal komiki produkzioa gora eta gora joan da. Bai zenbakitan eta bai kalitatearen ikuspegitik urte oparoa izan dela zalantzarik ez dugu. Argitaratutako lanei erreparatuz gero, ia produktu gehienak publiko heldu edo gazteari zuzenduak izan dira (guztietatik 12) eta umeentzat propio egindako lanak, bertan Asterixen azkena kokatzen badugu, gainerakoak.
Baita salmenten aldetik ere, oso ondo joan dela urtea, kontatu digute argitaletxeetatik. Komikiren baten bigarren edizioren bat ere argitaratua izan da. Beraz, konklusio moduan zera esan dezakegu, editoreen ohiko kexen gainetik, euskal komikigintzak badu aurrera egiteko bidea, betiere ondo bideratutako eta ondo zaindutako edizioak kaleratzen direnean.
Aurtengo produkzioa banan-banan:
H28-ren “urtikaria” – AAAA
De Rerum Natura 6 – Zaldieroa
Dublindarra – Alfonso Zapiko
Ilargiraino – Mikel Orbegozo
Oletakorta – Amaia Ballesteros
Iraganera Bidaia – Jon Verdejo Aranguren, Ainhoa Aiertza Zabala, Ainara Audikana Ansa
Asylum – Javier de Isusi
Justin Hiriart – Francisco Fructuoso eta Harriet
Gabriel Aresti – BioGrafikoa – Adur Larrea
Nork – Xabi Payak eta Patxi Gallego
Kortsarioen ostatua – Dani Fano eta Guillermo Gonzalez
Mariak 20 urte ditu – Miguel Gallardo
Diamanteak urrea eta ikatza – Unai Iturriaga eta Alfonso Zapico
Zesarren papiroa – Renné Goscinny
Marie Curie – Jordi Bayarri
Newton – Jordi Bayarri
Galileo – Jordi Bayarri
Oso nteresgarria eta eskertzekoa benetan egin duzuen zerrenda. Detaile txiki bat eranstea falta zaio nire ustez: zeintzuk dira euskaraz sortuak eta zeintzuk itzuliak (eta ahal bada kasu horietan itzultzailea nor den esanez gero, askoz hobe). Komikigintza literaturatzat jotzen bada, edo komikigintza literatura ere baden neurrian, informazioa ematerakoan berezketa hori egitea oso garrantzitsua iruditzen zait. Mila esker!
Eskerrik asko Juan Luis. Hurrengo baterako zure iruzkinak kontuan izango ditugu!