Artibai erreka garbitzeko komiki bat

Ondarruko Udaleko Ingurumen Batzordeak Kaiet Bengoetxeak egindako komiki bat kaleratu berri du. Argitalpena Uraren hilabetea ospatzeko ondarrutarrek burutuko dituzten hainbat ekitaldien artean kokatzen da. Adibidez, Artibai erreka garbituko dute datorren zapatu goizean.

 “Nondik dator eta nora doa edaten dugun ura” komikian modu ulergarrian,  ur edangarriak egiten duen ibilbidea azaltzen da. Liburuxka egiteko erabili diran irudi gehienak udal erakusketa aretoan daude ikusgai, datorren domekara arte eta horrez gain Ondarruko ikastetxeetan ere banatuko da. Komikia ikusteko aukera bestalde lotura honetan duzu.

Oasiak bezala…

Oasiak bezala batzutan bitxikeri ederrak agertzen zaizkigu euskal komikigintzaren basamortuko dunen atzetik. Herman Hesse eta Frans Masereel bezalako izen handiak, biak bat, Irungo argitaletxe txiki baten eskutik. Argitaletxeak Iralka zuen izena. Liburuak “Ideia”

Zur-grabatuaren teknika erabiliz burutu zuen Masereel-ek Ideia liburua. Komiki lengoaiatik urrundu nahian ez du bineta anitzak ezta elkarrizketa bunbuiluak erabiltzen. Nahiz eta komikiak bere baliabide teknikoak ordurako guztiz garatuak izan (1920 urtean argitaratu zen lehenengoz), Frans-ek nahiago izan zuen zine mutuaren ertzetan arakatzea.

2011. urteko euskal komiki emaitza

“Kasualitate hutsa ala loraldi moduko baten erakusgarri?” galdera honen inguruan zabaltzen zuen 2012. urtea Euskal Idazleen elkarteko Hitzen Uberan webguneak. “Loraldia” 2011 urtean guztira euskaraz zortzi nobedade argitaratu zirelako. Egia esan kopurua ez da markakoa, baina gure euskarazko produkzio urrian bada baikor izateko arrazoia. Zortzi. Datu horren irakurketa egiten dute argitalpen berri horien atzean dauden komikigile batzuk.

By komikeri

Jean Baptiste Baigorriren ibilerak

Bartzelonako Euskal Etxean Euskal literaturaz ariko dira hile honetan zehar. Literaldia jardunaldien programazio barruan, datorren  10ean gabeko 10etan, Irkus Zeberio donostiarrak Nobrow Londreseko etxean argitaratu duen  Cramond Island komikia aurkeztuko du. Jean Baptiste Baigorri poeta handiaren, askatasunaren aldeko borrokalari eta superheroiaren ibilerak dira liburu honen mamia.