Astrain Anso, Luis (1949)

Donostian jaio eta Bilbon burutu zituen bere Arte Ederretako ikasketak. Ogibidez marrazki-irakaslea, bere ibilbide artistikoa ilustrazioa eta komikiaren inguruan garatu du. 23 urterekin Elias Salaverria Memoriala izeneko pintura lehiaketa irabazi zuen. Estiloaren aldetik figuratiboa joera duela esan genezake. Berak ilustratutako hainbat liburuz aparte, komiki arloan Simon Besaluze izeneko trilogiagatik dugu ezaguna. Euskaraz Habeko Mik-ek argitaratu zuena, Frantzian Glenat etxeak Simon Braslong izenpean argitara eroan zuen 1988. urtean Gregorio Muro Harrieten gidoipean. Argitalpen honen harira Luisek Argia astekariari eskaini zion elkarrizketa bat 1988ko azaroan.

Bere belaunaldiko komiki-autore gehienak bezala komikigintzatik aldenduz joan zen ondorengo hamarkadetan. Gaur gazte eta umeen liburuen ilustraziogintzan lanean dihardu eta berrogeitik gora dira berak ilustratutako lanak.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.