Zabalo, Ignazia (1905-1939)

55255001Euskal Herrian izandako lehen emakume marrazkilari profesionala Ignazia Zabalo izan zen, eta baita bere lanak sinatzeko ausardia izan zuen lehenengo emakumea ere.  Argiaren 1925. urteko egutegian azaldu zen bere sinadura lehenengo aldiz.  nor-nai-signatura

20 urterekin hasi zen John Zabalo “Txiki” bere anaiarekin lanean eta  bere irudiak urte askotan Txikirenak zirela pentsatu zen. 1973an, adibidez, Txiki, marrazkilari eta umoredun liburuan nahasian agertzen ziren “Nor-Nai”ren eta Txikiren marrazkiak.

Ignacia1931. urtean Bartzelonara joan  eta han bere lanarekin bere kasa jarraitu zuen. Garai honetako bere ibilbide profesionala gehiegi ikertu ez  bada ere, heltzen zaizkigun  oihartzunengatik badakigu zortzi urtez  grafikagintzan ibilia zela, 1939. urtean frankotarren bonbardaketa batek heriotza eragin zion arte Bartzelonako bere etxe atarian.

3 comments on “Zabalo, Ignazia (1905-1939)

  1. Pingback-a: Amb el somirure, la revolta – Les dones sabem

  2. Pingback-a: Amb el somirure, la revolta – Les dones sabem

  3. Pingback-a: Amb el somirure, la revolta | les dones sabem

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.