Guillotina, autoedizio topaketak donostian

 “Guillotina”  autoedizioari buruzko topaketa ospatuko da, ekainaren 17an, Donostiako Dabadaba tabernan.
“Festa honekin, era esperimental batean argitaratzeaz gozatzen dutentumblr_static_btipt2uiciok8g0wkkgc00kco sortzaileak bildu nahi ditugu. Kanpoko laguntzarik gabe bere lana autofinantziatzen duen jendea, mugarik gabe, guztiz askeak diren emaitzak
lortzen dituena” 
azaldu dute antolatzaileek. Informazio zabalagoa helbide honetan duzue.

Bertan izango da ere Galtzakomik lehiaketaren azken irabazlea, Maitane Gartziandia hernaniarra.    ‘Kuleroak zikindu ditut’ komiki sentikorrarekin eskuratu zuen lehenengo saria.

Kakaume, aurreko post baten zuzenketa

Maiatzak 17an argitaratutako sarrera zuzendu beharrean gaude. Zuzeu aldizkari digitaleko bilatzailean denbora luzez “trasteatzen” ibili ginen Kakaumeren azken zintak ikusi nahian. Azkenean bilatzaileari erru guztia bota genion agertzen ziran zinta guztiak zaharrak zirelako.

Jakin berri dugunez, errua ez da izan bilatzailearena, Tozzi jaunak jakinaren gainean jarri gaitu. “Nire txisteak Zuzeun ateratzen hasi ziren, baina duela pare bat urte internetez nik baino zeozer gehiago dakien adiskide batek blog bat sortu zidan,http://www.kakaume.com, eta geroztik bertan argitaratzen ditut nire txisteak, eta horregatik Zuzeun zinta zaharrak besterik ez dira agertzen, ez azkenengo bi urteetan ateratakoak”.
286

Beraz orain bai, Mikel eta Txuri txakurraren abenturak ezagutzeko badakizue nora jo.

Kakaume Zuzeu aldizkari digitalean

Zuzeu.com 2009. urteko apirilean sortu zen albistari  digitala da. Parte hartzean oinarritutako albistaria den heinean, erredakzio finkoaren edukiez gain, bertan erregistratutako erabiltzaile guztien ekarpenekin hornitzen da. Indibidual gisa zein taldeka har dezakete parte erabiltzaileek. Bere sorkuntzan Hasier Etxeberria idazlea eta Digitalak produktora aritu ziren. Xoraturikan elkarte mugatuak kudeatzen du Zuzeu.

 Komikigintzarentzat ere leku aproposa da Zuzeu. Asteazkenero, larunbatero eta igandero, hau da, hiru tira astero argitaratuz 2011. urtetik  hortxe mantendu da Tozzi  ilustratzailea. Zinta hauetako pertsonai nagusia Kakaumekakaume
dugu. Famili gorabeherak kontatzen dituen seriea, umore grafiko zuriaren azpigeneroan koka dezakegu, eta batez ere mamitsuak direlarik Txuri txakurra eta Kakaume haurraren arteko elkarrizketak.

Hori bai ,Komikeritik Zuzeuko lagunei eskaera bat luzatu behar diegu. Bietarik bat, edo azken zintak ikusteko aukerak orrialde printzipalera eraman edo bilatzailearen bidez  azken zintak ikusteko aukerak erraztu, agertzen diren emaitzak berrienak izan beharrean zaharrenak direlako. 

  Umore zuria esan dugu? 

282

 

Baleak, balak eta (euskal) bolak

Patxi Zubizarretaren ustez Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkadetako ikuspegi zabala eskainiko digu  “Baleak ikusi ditut” komikiak, Javier de Isusi bilbotarrak sinatzen duen azken lana.

Honela aurkezten digute, bere atarian, argumentoaren ildoa Astiberri argitaletxekoek: “Proventzako kartzela baleakikusiditutbatean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia…” .  Arreta handiz irakurriko dugu Isusiren lana, noski, eta gure komentarioa ere, segidan hemen eskegiko dugu.  Duda barik, aurten  euskaraz argitaratu diren komikien artean leku berezia izango duen titulua izango da hau.

Javier de Isusi, Bilbon jaio zen 1972. urtean eta © Astiberrigaur  Extremadura aldean bizi dela uste dugu. Batez ere “Los viajes de Juan sin tierra” tetralogiagatik dugu ezaguna. Isusi Hego Amerikan barrena ibili zen urtebetez, eta bidai horretako materialak erabili zituen Juan Sin Tierra saileko liburuak aberasteko. Saila 2010. urtean bukatutzat emanez Luciano Sarasino gidoilariarekin Ometepe kaleratu zuen 2012. urtean.

Argazkia ©  Astiberri

“Cométe sarea” komikiratua

http://www. amazon.com etahttp://www.kobobooks.com, atarietan salgai dagoen 48 orrialdeko komiki bat argitaratu bazala-euskerri du Jabier Erostarbe ilustratzaile oñatiarrak.   Autoedizioaren bidetik jo du berak sortutako marka 50d4b96a434de2669697b5da8c1283f6baten izenpean lana plazaratuz: IZBÁ (Errusiako egurrezko etxe tradizionala da). Ilustrazio guztiak eskuz egin ditu Erostarbek, gero eskaneatu eta ordenagailuz lantzeko. Gidoia ere bere kargu joan da. Testu zuzenketak eta moldaketak egiteko Amaia Erostarberen laguntza izan du. 

“Mattin: basoko gidaria” II. Mundu Gerra garaian kokatzen da, Zuberoan. Mattin, 12 urteko artzai gazte zuberotar bat da. Naziek Frantzia osoa okupatuta dute eta Mattinen aitak ihes egin behar izan du erresistentzian sartuta dagoelako. Tartean, hegazkin naziek Erresuma Batuko espioitzan dabilen hegazkin bat bota dute lurrera eta bertako pilotoa, Larregainen, Mattinen baserrian ezkutatu dute. Pilotoa beste aldera pasatzeko herriko abadearen laguntza beharko du. On Txarles ez da ohizko apaiza, mugalari eta kontrabandista lanak egiten ditu.

Cométe sarea

comete-florentino4
Belgikan, Herbeheretan, Luxenburgon eta Alemanian bertan nazien aurka aritzen ziren hegazkinlari britainiarrak erreskatatzeko ardura zuen Comete sareak. Hegazkinlariak erori ziren tokitik jaso; inguruan ezkutatu; zaindu; osatu; Estatu frantsesa, orduan alemaniarren kontrolpean zegoena, goitik behera ezkutuan zeharkatu; Euskal Herrira ekarri; Bidasoa ibaia gauez igaro eta Gibraltarren barrena berriro Britainia Handira itzultzen zituzten.comete-FlorentinoGoikoetxea_02

Sare honetan inspiratutako istorioa da “Mattin: Basoko Gidaria”, komikigintza dibulgazio historikorako tresna egokia izan daitekela berriro erakusten digularik.