Fano, Dani (1968)

Donostian jaio zen. Dani Fano ezaguna da hainbat argitalpenetarako egin duen umore grafikoagatik: Gara, Ardi Beltza, Kale Gorria, Elhuyar edota Ipurbeltz. 2005etik koordinatzaile-lanetan dihardu Xabiroin, Ikastolen Federazioak argitaratzen duen eta euskal egileen belaunaldi zenbaitentzat zubi-lana egiten duen aldizkarian. Xabiroialdizkariaren bidez elkarreragina sustatzen du euskal kulturako beste eragile batzuekin, esaterako, idazleekin, bertsolariekin eta zinema nahiz telebistako gidoilariekin. Xabiroi aldizkarian hainbat bilduma egiten ditu, bai bakarka (TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak, Anubis 3. 0: Arimaren pisatzea) eta bai beste marrazkilari batzuekin batera (Kortsarioen Ostatua, Guillermo Gonzálezekin). Orobat kolaboratzen du Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako atentatuaren erreakzio gisa sortutako H28 aldizkari satiriko digitalean. Eta bere obra anbiziotsuenean ari da orain lanean, alegia, Los doce nacimientos de Miguel Mármol komikian, non kontatuko baitu El Salvadorreko 1932ko matxinada indigenan parte hartu zuen Miguel Mármol, “Miguelito”, lider komunistaren bizitza.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s