Rumble (2009- )

Jose Carlos Torrek bultzatutako proiektua dugu  Rumble. EHUren babesarekin,  2009ko urtarrilean sortu zen bizkaiko Arte Ederretako fakultatearen ingurutik eta 2012ko uztailerarte 11 zenbaki argitaratu dituzte.

Aldizkarian gazteleraren nagusitasuna  bistakoa izan arren, euskararen presentzia nabarmenki igoz doa azken zenbakietan. Adibidez euskal komikigintzan Dani Fano bezalako “klasiko” baten kolaborazioa aurkitu dezakegu  Amaia Ballesteros edo Josean Morles moduko izen berrien ondoan. Bitxikeria bezala aipatu daiteke Rober Pelaez komikigile katalanaren adibidea. Berak jatorriz katalanez idatzitako lanak  euskaraz aurkezten ditu Rumblek azken zenbakietan.

Aldizkaria kolaboratzaile gehienentzat euren lehenengo lanak publikatzen hasteko bide bat den arren, badira beste batzuk eskarmentu handiagoa daukatenak  komiki argitalpenen alorrean, Infame & Co adibidez (Astiberri eta Dolmen argitaletxeetan).

Komikigintzaren alde teorikoa ere lantzen du Rumblek Josuñe Muñoz edo Irene Costa Mendia komiki ikerlarien artikuluetan.

Aldizkariaren zenbakiak zuzeneko lotura honen bitartez kontsultatu daitezke: issuu.com/rumble

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.