David Paragesen zintak

Euskaraz gutxi argitaratzen dela, Komikeri sortu genuenetik behin eta berriro errepikatu dugun leloa. Bai, hori da errealitatea. Album formatoan emaitza oso eskasa da. Beste kontu bat da sarean barreiaturik dagoen produkzioa. Batzutan formato elektronikoan zuzenean argitaratzen den materiala daukagu (ikusi banan-banan atalean bineta digitalak) baina baita zinta David_Paragesformatoan paperean argitaratzen dena ere, aldez aurretik pentsa zitekeena baino askoz ere ugariago dugu euskal prentsa espezializatu edo  lokalari esker.   Komiki pertsonai ezberdin asko, eta Komikerira poliki-poliki ekarriko ditugun autore saldo emankorra dabil Euskal Herrietan barreiaturik.

Gaurkoan banan-banan atalean aurkezten duguna adibidez.  David Parages.

David Parages zinefiloa eta zinegilea da, errealizadorea, muntatzailea eta gidoigilea da eta bere zintak Klak…eta zine inguruko web-orrian argitaratzen ditu.  

“Hainbat pertsonaiarekin proba egin eta gero Martín Martínez izeneko pertsonaia asmatu zuen. Martintxo zine-kritiko burlaizetsu eta erretxina da, inor izan nahi ez duen alter egoa baina sekretuan miresten dugun horietakoa, bene-benetakoa delako”.

Martintxo_03

Globhorma, Ondarroako dazibaoa

Urte hasieran  Ioniñaki Artetxe elkarrizketatu zuen Komikerik. Elkarrizketa hartan Ondarroan urte askotan mantendu zen formato handiko argitalpen mota bat aipatu zen: Globhorma, fanzine murala. Formato handiak (6,43 x 3,34 m) eta leku publiko batean GLOBHORMA 6eskegita egoteak, plazan, jendaurrean, irakurketari zentzu ezberdin bat eransten zion, iritzi ezberdinen eragilea izanik ere. Gaur egun galduz doan irakurketa modalitatea dugu hau, gero eta gehiago irakurketaldiak espazio pribatuera mugatuz doazen heinean, (gauza bera gertatzen da zinema emanaldiekin, adibidez).

GLOBHORMA 1 (orokorra) Globhorma zer zen galdetu eta Luterl taldeko arduradunak zera erantzun zigun:

“Ba alderdi politikoak egiten zuten kartel informatibo moduko bat, “Dazibao”ak, Ondarrun asko funtzionatzen zuten.  Azken finean argitalpen bat zen baina   6’43 X 3’34 metrotakoa. Kulixka taberna ondoan ladriluz itxitako lokal baten horman hasi ginen publikatzen. Lehenengo izan zan ekologia gaia. Gero fintzen joan zen eta beste gaia batzuk heldu ziran.

GLOBHORMA 4 (zatia)Lantzen gendun gure lokalien, gero gertatu zen guk egiten genuen lekuan denda bat zabaldu zutela. Ostia! paretabarik gabe geratu gera! Orduan egoan HB udaletxen, joan ginen arduradunarekin berba egitera eta paret bat egokitu ziguten “expresamente”. Eliza azpian lisotu, orla bat ipini eta han jartzen gendun, gainera nehurri handiagoan. Hori zan Globhorma, guztira 19 zenbaki argitaratu ziran gai desberdinak jorratuz.

Pareta han segidu zuen, baina denborarekin beste batzuk hasi ziran erabiltzen. Beste kartel batzuk jartzen ziran, orduan PNVkoak zeuden udaletxean, moskea egin ziren, pikatu zuten pareta, atara harria eta agur”.

Eta agur. Txinararren tradizio bat Ondarrun bertaratu zeneko garaia bukatu zen, baina gure kontaktuari esker  Globhorma haren testigantza grafikoa post honetan eternalitate eternorako geratuko da.

Amen.GLOBHORMA 7 (zatia)

GLOBHORMA 13 (zatia) (1)GLOBHORMA 7GLOBHORMA 9GLOBHORMA 8GLOBHORMA 10GLOBHORMA 12GLOBHORMA 13 GLOBHORMA 15GLOBHORMA 19

Nafarroako irudigile gazteak: “Irudietan Kontatu” erakusketa

Aurtengo Nafarroako Komikiaren IV. azokan barne antolatu den “Irudietan kontatu” erakusketak Nafarroako irudigile gazteak bildu ditu (zuzenago “Narrar en imágenes” esan beharko genuke,  gaztelania baita azoka honek darabilen hizkuntza bakarra). Ilustrazioaren esparru zabalean lanean dabiltzanak, “iraingitasun data” urrun daukaten artistak dira, 80. hamarkadan jaiotakoak baitira guztiak, eta kasu batzutan ezagunak dira komikigintzan ere (euren aurkezpen biografikoetan ikus dezakegunez). Azken izendatzaile komuna, emakumeak dira ia guztiak.

“Andrea Ganuzak, Iratí Fernandezek, Iratxe Lopez de Muniainek, Jon Juarezek, Maite Mutuberriak, Miren Asiainek, Mireya Marin Larunbek, Natalia Zaratiegik eta Aitziber Akerretak beren bilakaeraren eta etorkizuneko profesionalizazioa nabarmentzen duten lanak aurkezten dituzte. Esate baterako binetaren bidezko edo orrialde osoaren bidezko sekuentzia sortzearen trebeziaz, irudiak esanahiez betetzen direlako” azaltzen du erakusketaren komisarioa izan den Leire Urbeltzek.

thebaldeview2

Baina azokaren orriari begirada arin bat emanez goiko zerrendako  gehienak Ikusizko Arteen  adar zabaletan dabiltzala ikusten dugu, liburu ilustrazioan adibidez, batzuk komikigintzan ere, baina euskarazko komikigintzari ekarpena egin diotenak baino ez ditugu hemen aitatuko (honetan baitago gure blogaren gaia), 2eta daukagun informazioa zuzena bada…  Jon Juarez “Harriorrihar” iruindarra geratzen zaigu bakarrik.  The Balde aldizkarian argitaratu duen egilea eta azken Xabiroin ere Eider Rodriguezen  gidoiarekin hiru orriko istorioa marraztu duena, Albo-kalteak. 2012an  Injuve komiki sariaren irabazlea izan zenElías Oliver Taño valentziarrarekin eta proiektuen artean Frantziako merkaturako album bi aipatzen ditu Breixo Corral eta Raule eskarmendu handiko gidoilariekin batera. Beraz hemendik zorte ona opa diogu!
Erakusketa Ziudadelako Armen Aretoan, Iruñean zabalik izango da irailaren 29rarte.

Antton Olariagaren erakusketa Aieteko ilustratzailearen Txokoan

Antton Olariagaren erakusketa zabalik izango da  Aieteko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoan datorren abenduaren 15erarte. Aurrerapen modura hemen Donostia kultura tv.k argitaratutako bideoa.

Antton Olariaga (Usurbil, Gipuzkoa, 1946)  aurkezpen beharrik gabekoa,  euskal komikigileen artean punta-puntakoa, ibilbide luzekoa eta euskal grafismoari  azken hamarkadetan estilo berezi  eman diona. Nazioarte mailan ere nahiko ezaguna dugu eta  adibide modura ospe handiko Lambiek Comiclopedia   aipatuko dugu bera baita bertan agertzen den euskal egile bakarrenetariko bat (Asisko Urmeneta, Julen Ribas, edo bere belaunaldikoa den Jon Zabaletagaz batera). olariaga_gabonetako-oparia

Bere pertsonairik ezagunena marrazten 35 urte baino gehiago daramatza, Zakilixut  Egin-ekin batera jaio baitzen 1977 urtean, gero Euskaldunon Egunkarira salto egin zuen eta handik Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaiaren graziaz, Berriara pasatu zen, gaur arte. Komikerin behin eta berriro gomendatzen dugun “Hamaseigarrenean Aidanez” marraztu zuen 1985 urtean eta zoritxarrez ez du komiki lan luze gehiagorik argitaratu, guk dakigunik behintzat.

Beraz, euskal ilustrazioaren historia zati bat ezagutu nahi duenak hortxe dauka Aieteko ilustratzailearen Txokoa, Antton Olariagaren erakusketa (2013ko irailaren 17ik abenduaren 15era).

 

Galtzakomik lehiaketaren edizio berria

Galtzaundik, Tolosaldeko Euskara Taldeak, bultzatzen duen eta Ibarrako Udalak babesten duen komikien lehiaketak sei urte beteko ditu aurten. Galtzakomik Helburu bikoitzarekin antolatzen den lehiaketa dugu: “euskarazko komikigintza sustatzea eta idazmena eta sormena euskaraz lantzea”.  Esan beharra dago ere, urtez-urte sendotzen doan ekitaldia dela,  (iazko edizioan aurkeztutako lanen kopurua ikusterik baino ez daukagu). Emaitza pozgarria, euskarazko komikigintzak harrobi emankorra duela argi erakusten duena, nahiz eta harrobi horrek sarri ez du azaleratzeko bideak errez aurkitzen. Baina tira! hemen dago Galtzakomik lehiaketaren edizio berri bat. 1

Aurtengo lanak bidaltzeko epea irailaren 20tik azaroaren 25era bitartekoa izango da. Egilearen adina kontutan harturik komikiak hiru kategoria ezberdinetan sailkatuko dira: 12 urte artekoak, 12-18 urte artekoak eta 18 urtetik gorakoak. Sariak horrenbestez, adin tartearen arabera banatuko dira. 18 urtetik gorako irabazleak 600 euro eta komikiaren argitalpena irabaziko du eta bigarrenak, 400 euro. Honetaz gain, honako kategorian “aipamen” bat ere banatuko da, marrazketarako materiala eta Ibarrako merkataritza elkarteko denda eta tabernetan erabiltzeko 100 euro opari txekean.

Oinarri guztiak VI. Ibarra Galtzakomik Komiki Lehiaketako oinarri guztiak galtzaundi.com webgunean eta galtzakomik.blogspot.com blogean.