Markok album berria

Igor Leturiak bere blogean agertzen duenez,  Marko euskal ilustratzailearen “Les Godillots” saileko bigarren albuma kalean da “L’oreille coupée” izenburupean. Berria aprobetxatuz, Komikerin banan-banan autoreak sailean lekua egin diogu Markori.

© Bamboo -Marko, Olier

 

Lana frantsezez badago ere, aukera ona dugu  euskal komikigintzan egin duen ibilbidea aztertzeko alde batetik, eta baita, Les Godillots lanean bere franko-belgiar lerro argiko irudiaz gozatzeko.

Komikeri elkarrizketen bidetik: Ondarrutik Luterl taldea

Bai. Gure buruari 2013rako helmuga bat jarri genion: euskal komikigintzaren historian arakatuko dituen elkarrizketak eta ikerketak publikatzen joatea gure blogean.

© Ondarroako Hitza

Eta holan egin dugu lehenengoz,  Ion Iñaki Artetxerengana hurbildu garenean. Ioni, hiru hamarkada komikigintzaren inguruan bizi izan den ondarrutarra. Oraindik ere horrela segitzen du, eta segitzeko asmoa du gainera! Hemen gure elkarrizketa: Luterl taldea 30 urtez komiki sareak josten Ondarruko portutik.    (argazkia:                                              Ondarroako hitza)

Presoen aldeko komiki erakusketa Ondarrura heldu da

Euskal presoen aldeko komiki erakusketa Ondarrura heldu zen atzo. Udal Erakusketa Aretoan ikusgai izango da datorren 24rarte. Honela Ondarroako herriak  aurretik Euskal Herriko beste leku batzuetan izan den erakusketa ibiltariari lekua eskaintzen dio. Antolaketa lanetan Luterl taldea eta Ein Daigun Bidi herri mugimendua ibili dira. Globhito-21a

Erakusketa honetan ondorengo artisten lanak ikusteko aukera izango da:  Zaldieroa, Tasio, Rafa Iglesias, Mikel Orbegozo, Mattin, Martintxo, Lore zaharra, Lope, Kako, Joseba Larretxe, Juan Kalvellido, Jokin Larrea, Iñaki Holgado, Exprai, Dani Fano, Axpi, Asisko Urmeneta, Amaia Ballesteros, Alatz Lopez, Adur Larrea eta Abarrots

Ioniñaki Artetxeren kronikak Bilbo Hiria irratitik

Ion Iñaki Artetxe ondarrutarra aspalditik komikigintzari helduta dabilen beteranoa dugu. Bera izan zen Luterl taldeko sortzaileetariko bat orain 30 urte eta  gaur ere komikigintzari lotuta darrai .

Baina gaur, post honetan,  azpimarratu g© Jon Hernaez /argazkipress Berriaura dogun bere aldea irratigizona zereginetan da. Hainbat programa bete baititu Bilbo Hiria Irratian komikigintzaren gaurkotasuna aztertzen.

Azken  programan adibidez, azken Angulemako Komiki Azokaz hitz egiten du Ioniñakik. Aurrekoan berriz (abendukoan) irakurtzeko gomendio batzuk egiten dizkigu.

Laster Komikerin, Luterl taldeko sortzaileari elkarrizketa luzeago bat egingo diogu. Adi.