Mikel Valverde, 1966an Gasteizen jaio zen. 80eko hamarkadan ekin zion argitaratzeari euskal komiki aldizkarietan (TMEO, Ipurbeltz, Habeko Mik…), eta, handik Espainiakoetara egin zuen salto (El víbora, Makoki…). Komikigilea ere izan arren ogibidea ilustrazioaren alorretik datorkio gehien bat. Gara edo El País bezalako egunkarietan argitaratu ditu bere lanak eta gaur egungo Haur eta Gazte literaturan punta-puntako ilustratzailea dugu.
Valverdetar hauek (Mikel eta Ernesto) laostia dira! Beste Valverdetarrak bezala (Lola, Antton, Mari Jose, Carlos, Rosa eta Javier). A zer artista-jendea! OPARI BAT GU DENONTZAT.