Euskadi Saria “Azken Garaipena” albumari

2012ko Euskadi Literatura sariak jakitera eman dituzte gaur. Iban Zalduak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako Azken Garaipena komikia izan da euskarazko haur eta gazte literatura saria eskuratu duena. Sari hau lehen aldiz jaso du komiki batek, beraz komikizale guztientzat berri ona duda barik! Zorionak Julen eta Iban!  Zorionak baita Ikastolen Elkarteak bultzatutako Xabiroi proiektu inguruan lanean dabiltzan guztiei!

Komikerin argitaratu eta gutxira egindako aipamena hemen duzue.

Bere esperientzian oinarrituta Ainara Axpik aholku batzuk ematen ditu Komikigintza tailerretan parte hartu nahi dutenei.  Ainara Axpik  Hernaniko Berdintasun sailak antolatutako  tailerrak gidatzen ditu. Bertan emakumeen lanak aztertu , bideoan ikusi dezakezutenez, eta bestetik istorioak asmatu eta marraztu egiten dira.

 

Dani Fanoren lan berriaren aurkezpena

Gaurko Irutxulo aldizkariak Dani Fanoren azken lanaren berria dakar azalera. Anubis 3.0 izenagaz Xabiroi aldizkarian argitaratu zen sailaren bilduma da. Asisko Urmeneta izan du bidaide proiektu honetan: “Gidoiak aztertzen eta zuzenketak egiten lagundu dit, eta binetaren bat ere marraztu du. Hirugarren atalaren gidoia, Federico Artero kalakariarena, berea da”. Azalpen zabalagoak komikia erakusteko Danik zabaldu duen blogean dituzue.

Ostegunean aurkeztuko du bere lan berria Elkar Megadendan, prentsaurreko batean.

Aurrerapen gisa hemen duzue lanaren trailerra.

“Mintxo” pertsonaia duela 35 urte sortu zen

Zakilixut pertsonaia aipatu dugu aurreko posta batean.  35 urte bete eta oraindik osasun ezin hobean “Berria” egunkarian mantentzen den gaztea. Hala ere ez zen izan 1977 urte oparoak komikigintzarako sortu zuen pertsonai bakarra. Izan ziran beste batzuk eta horien artean gaur Miguel Berzosa komikigile donostiarrak sortu zuena aipatu behar dugu: Mintxo.

1977an beraz, Ipurbeltz aldizkarirako sortu zuen Berzosak arlote itxurako pertsonai herrikoi bat. Bere txapela, bere jertsei beltza eta Pintto bere txakurragaz hamaika saltsatan ibili zen nahastuta.  1983 urtean baina, Miguel Berzosa helduentzako komikiak egitera pasatu zen Habeko Mik aldizkarian eta Mintxo zoritxarrez desagertu zen.  Hori bai, Komikerin behintzat  gogoan betirako izango dugu. Mintxo! Gogoan zaitugu!

“Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketaren” II. edizioaren erakusketa

“Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketaren” bigarren edizioaren erakusketa aurkeztu da gaur Rekalde Aretoan. Bigarren aldi honetako lanik aipagarrienak agertzen dira erakusketan, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearena. Horretaz gain, aurtengo ohorezko saridunaren lanak erakutsiko dira. Jon Zabaletari egokitu zaio 2012 KMK Ohorezko Saria. Hernaniarrak berak inauguratuko du erakusketa.

 



Asier Martinez de la Pera aurtengo edizioaren irabazlea

Ibarra Galtzakomik lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu dute

Galtzaundi elkarteak eta Ibarrako Udalak bosgarren Ibarra Galtzakomik lehiaketa jarri dute martxan. Iaz ehun komiki baino gehiago lehiatu ziren eta aurten ere langa hori gainditu nahi dute. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketaren helburuak. Batetik, euskarazko komikigintza sustatzea. Eta bestetik, idazmena eta sormena euskaraz lantzea. Beraz, Euskal Herriko komikigintza berriaren erreferente nagusietako bat izan nahi du Tolosako Galtzaundi euskara taldeak hauspotutako lehiaketak, eta egile berrien erakusleiho bihurtu.

Aurkezpena osoa Berria egunkarian duzue, Dani Fanoren elkarrizketa labur batez lagundurik.

Dani Fano marrazten, Berriako argazkian 
                         

Ion Orzaizek Euskal Komikigintza aztertuz

Artikulu luze batean, Gara egunkariko Gaur8 izeneko gehigarrian, Ion Orzaizek euskal komikigintzaren lehena eta oraina aztertzen ditu.  Artikuluaren bigarren partean lanbide horretatik bizi diren lau artisten ikuspuntua eskaintzen digu ere: Pernan Goñi, Zaldi Eroa, Exprai eta Mauro Entrialgo.  

Prekarietate guztien gainetik euskal komikigintza bizirik dirau!

«Zer jantziko dut mundua salbatzeko?»

Getariko Cristobal Balenziagan Museoa  ezagutzeko aitzaki on baten bila bazabiltzate ostiral honetan baduzue bat, ezin hobea gainera. Jakina, edo moden kontuak edo komikiak izan behar dituzue gustuko, ze Joseba Larraetxe Josevinskyk gai biak lotuko ditu modu original batean. Super-heroien janzkera abiapuntu hartuko du Josevinskyk.  

Super heroi batek bere buruari «Zer jantziko dut mundua salbatzeko?»galdetzen dionean erantzun azkarra «likra pegatu eta koloretsua» da. Klixe honen ildotik Joseviskyk komikigintzaren hastapenera eramango gaitu, 1930eko hamarkadara. , hitzaldiaren helburua topikoak haustea izango da.

Beraz gogoratu:

18’15 – 18’45 «Zer jantziko dut mundua salbatzeko?» Joseba LARRATXE,
«Josevisky» (hitzaldia euskaraz izango da).

Informazio gehiago:

2012 Cristóbal Balenciaga Museoa | Aldamar Parkea, 6 20808 Getaria Tel.+34 943 00 88 40