Profesionalak izan ginen urtea: 1976

LANARTEA, Euskararen langile profesionalen elkartea, 2020an sortu zen. Haren helburu nagusia euskal kulturaren sektoreetan lan egiten duten langileen eskubideak defendatzea da. Elkartearen bitartez, ekimen bateratuak sustatu eta iritzi publikoan, zein kultur politiketan eragina izatea bilatzen da. Aldarrikapen nagusiak Lanartearen webean irakur daitezke. Elkartean, euskararen hainbat arlotako ordezkariak daude, eta komikigintzakoak ere ez dira falta.

Liburu benetan ederra, Profesionalak izan ginen urtea, 1976

Lanartearen eskutik argitalpen bi kaleratu dira: Lain eza (2022) eta Profesionalak izan ginen urtea: 1976 (2023). Biak liburu bikainak izan arren, bigarren horri gehiago erreparatu diot, komikiak funtsezko zeregina baitu bere diseinuan. 1976. urtean euskarazko kulturaren langileek sortutako artikulu, liburu edo komiki-zinten miszelanea paregabea da.
Atal grafikoan Olariagaren marrazkiak dira nagusi, baina Jon Zabaletarenak eta Juan Karlos Egillorenak ere ez dira falta.

Gure komikigintzaren historia ezagutu nahi dutenentzat bereziki gomendagarria da; batez ere, euskararekin soinez soin garatu zen hartan interesa dutenentzat.

Hernanikomik-en lehen edizio arrakastatsua

Pasa den asteburuan ospatu zen Hernanikomik jardunaldien lehen edizioa. Eguraldi kaxkarra izan arren, bisitari ugari jaso zituen Atsegindegiko aterpean jarritako komiki-azokak. Euskarazko komikia ardatz duen jaialdiaren baitan jarduera ugari egin ziren. Hernanikomik, datozen urteetan, komiki euskaldunaren erreferentziazko jaialdi bezala sendotzeko baldintza guztiak betetzen dituela uste dugu. Argazki batzuen bidez jarduera horien lagin bat duzue.

Sua komikiaren aurkezpen musikatua

HernaniKomik edo gure komikigintzaren une gozoa

Euskal komikigintzan gertatzen diren hainbeste nobedade ezin post bakarrean batu. Baina jaio berri den HernaniKomik jaialdiaren inguruan izango diren ekitaldiak aztertuz, horietako albiste batzuk ezagutu ditu irakurleak.

HernaniKomik azokaren lehen edizioa. 

Azaroaren 18 eta 19an HernaniKomik azokaren lehen edizioa ospatuko da. Atsegindegiko aterpean izango den komiki-azokaren inguruan makina bat ekitaldi ospatuko dira. Komiki-aurkezpenak adibidez:

Ostiralean:
18:00 Haur besoetakoa: Unai Iturriaga
eta Alex Sanvicente.
Moderatzailea: Dani Fano
18:30 Laboa. Unai Iturriaga, Harkaitz
Cano, Joseba Larratxe.
Moderatzailea: Iñigo Astiz
19:00 Black is beltza II: Ainhoa.
Susanna Martin.
Moderatzailea: Xabier Etxeberria
22:00
Black is beltza II: Ainhoa filmaren
emanaldia Biterin.

Larunbatean:
18:00 Utzi azalari. Ainara Azpiazu (Axpi).
Moderatzailea: Iratxe Retolaza
18:30 Lurbinttoko ohoinak. Adur Larrea.
Moderatzailea: Iratxe Retolaza
19:00 Sua: Sutagar. Alex Tello; Julen Ribas
Moderatzailea: Mikel Soto
Aurkezpen musikatua. Su Ta Gar
taldekideak bertan egongo dira.

Lehen manga seriea euskaraz

Komiki-uzta eder hau euskaraz ekoiztu den lehen manga seriaren aurkezpenarekin osatuko da. Harriet etxeak labetik atera berri duen Cube Arts bildumaren lehen aleaz ari gara. Irakurle gazte eta nerabeen artean mangak duen indarra eta eragina kontuan izanda, duda barik bultzada handia ematera etorri den seriea dugu Cube Arts, eta gure komikigintzak hutsik zuen espazio bat beteko du. Kontuan hartzeko da adibidez, Europako indartsuena den komiki-merkatuan, Frantziakoan, mangek komiki berrien ekoizpenaren ia erdia osatzen dutela.

Joseph Camino saria

Gaurkotasuneko eta etorkizuneko ikuspegi bat emateaz gain -komikigintzako promesa gazteei Kromikilarien sariak emanez- gure komikiaren ondare historikoa presente izango da Hernanin. Komikigile aitzindariak saritzeko Bilbon sortu zen Joseph Camino saria berpiztu egin da Hernanin. Eta bosgarren saria Hernanin bertan jaiotako egile batek jasoko du: Jon Zabaletak.
Zabaleta gure komikiaren historiaren zutabe nagusietako bat izan da -eta da, oraindik oso aktibo dabilen autorea delako- beraz, larunbat honetan goizeko 12etan ondo merezitako omenaldia jasoko du.

.

Rekalde-Ortzadar lehiaketaren edizio berria

Aurten  beteko du DEIA egunkariak eta Rekalde Aretoaren artean antolatzen den Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketak bere III. edizioa. Komiki txapelketa honek bere garrantsia lortu du euskarazko komikigintzaren panoraman, bertan ematen den diru-kopuruagatik ezeze euskararen produkzio urrian egile batzuentzat garrantzizko bultzada izan daitekeelako. Iazko edizioaren sari nagusia Asier Martínez de la Peraren etxera joan zen “Sineskeriak” lanagatik,  2011an berriz, Alai Zubimendi eraman zuen saria (“Harri baten boterea”). Euskal komikigintzan egindako ibilbideagatik “Ohorezko sari” batzuk ere urtero banatzen dituzte eta orain arteko edizioetan Xabiroi (2011) aldizkaria eta Jon Zabaleta (2012) suertatu dira irabazle.

© Deia © Deia 
Jon Zabaleta


Lanak aurkezteko epea aste batekoa izango da, irailaren 9tik 15erarte. Eskuan zein postaz entregatu ahal izango dira, kasu honetan helbide honetara bidaliz:

III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa

Iparraguirre Editoriala, S.A.

Kaputxinoen bidea, 6, 5.C

Bilbao-Bizkaia (48013)

Lehiaketaren oinarriak hemen klikatuz irakur ditzakezu.

“Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketaren” II. edizioaren erakusketa

“Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketaren” bigarren edizioaren erakusketa aurkeztu da gaur Rekalde Aretoan. Bigarren aldi honetako lanik aipagarrienak agertzen dira erakusketan, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearena. Horretaz gain, aurtengo ohorezko saridunaren lanak erakutsiko dira. Jon Zabaletari egokitu zaio 2012 KMK Ohorezko Saria. Hernaniarrak berak inauguratuko du erakusketa.

 



Asier Martinez de la Pera aurtengo edizioaren irabazlea