Argelian izandako sarraski bat komikira eramana

1996an Argeliako Thibirineko abadian gertatutako sarraskia kontatzen duen komikia argitaratu berri da. Migel Mari Larburu aita zuri zumaiarrak egin ditu komikia argitaratzeko koordinazio lanak.  “1938tik Atlas mendietan kokatuta zegoen abadia hartan sartu ziren islamistak eta bertan zeuden monjeak bahitu eta hil egin zituzten: zazpi, denera. Bakarra atera zen bizirik” azaldu du Baleike Zumaiako atari digitalean.

moines-tibhirine-2

“Jainkoari eta gizon-emakumeei eskainitako bizitza” euskarazko tituluarekin argitaratu da komikia.  Jatorrizko bertsioa frantsesez idatzia zen, baina Larburuk euskarazko eta gaztelerazko edizioa kaleratzea ahalbidetu du. “Belgikan nengoela, komiki honek euskarazko eta gaztelerazko edizioa behar zuela bururatu zitzaidan. Hala, fundazio batzuen laguntza bilatu nuen itzulpena eta argitalpena egiteko”.

Guztira, 1.300 komiki kaleratu dira bi hizkuntzetan. Euskaraz, 400 eta gazteleraz, 900. Euskarazko itzulpena Andre Arantzazu Azpillaga azpeitiarraren eskutik joan da. Elkar dendetan aurkitu daiteke salgai, eta bestela, hitzaldiak ematera joaten den tokietan ere saltzen jartzen du. “Nire helburua ez da dirua ateratzea, baina jasotako guztia Thibirinera joango da, hango kooperatiban laguntzerDSCN0649a” aipatu berri du Zumaiako alondegian egin den aurkezpenean. Izan ere, Aljeriako zonalde honetan elkarlanean egiten dute aurrera, kooperatibetan antolatuta. “Gauza asko egiten dituzte, baratza zaindu, eztia egin, josi… Pobrezian bizi dira, eta nola edo ahala ateratzen dute bizimodua” gaineratu du.

Argazkian Migel Maria Larburu
© Izaskun Urbieta / Baleike aldizkaritik