Iban Zaldua eta Julen Ribasen garaipen berri bat

Haur eta Gazte libururako Espainiako Erakundeak, OEPLI, Azken Garaipena aukeratu du, beste zortzi obrekin batera, IBBYren Ohorezko Zerrenda osatzeko. Zortzi liburuen artean komiki bakarra izanik. IBBY gazte literatura sustatzeko nazioarteko erakundea da eta 76 estatu-sail ezberdinek osatzen dute. IBBY zerrenda, bi urtean behin egiten da eta bertan aukeratutako AG4liburuek sustapen berezia izaten dute, eta Bolonia eta Frankfurteko liburu azoketan erakusten dira.
Iban Zaldua, Julen Ribasen garaipen berri bat, duda barik, eta baita euskal komikigintzaren agorraldi luzean komiki produkzioa bultzatzen segitzen duten Ikastolen Elkartearen eta Xabiroi aldizkariaren  garaipen ederra ere.   Eta ez da, ez, azken garaipena izango!

Komiki tailerra donostiako Guardetxean

Banda Bat elkarteak donostiako Urgulluko Guardetxean dauka egoitza 1999tik eta bertan kultura ardatza duten hainbat ekintza antolatzen dituzte. Arte eszenikoetako edo literatura-tailerrak, BART literatur-aldizkari elebiduna aldiro plazaratzen dute etab. .Datozen hilabeteetarako antolaturik daukaten agenda ere mota askotako ekintzez gainezka agertzen zaigu.

Kultur eskaintza zabal honetan  komikigintzak bere lekua lortu du  Ainara Azpiazuk eskaintzen dituen  Komiki tailerren bidez. Axpi  ezaguna dugu Komikerira aurreko post batean ekarri genuelako  ‘Perfekzio’ Bila” izeneko komikiarekin Galtzako­mik lehiaketaren V. edizioa. irabazi zuenean.

970938_558103170892878_1843551223_n

Apuntatzeko gogoa izan ezkero hementxe tailerraren inguruko zehaztasun guztiak:

TAILERRAREN IZENA: Komiki Tailerra
TAILERISTA:  Ainara Azpiazu Aduriz “Axpi”
EGUNA ETA ORDUA: Asteartea 18:30-20:00
DESKRIBAPENA: Bi zati izango ditu tailerrak, batetik, komikiak egiteko baliabideak eskuratu, bestetik, emakumeen komikiak aztertuko ditugu erreferente bezala, begirada interesgarri eta ezezaguna den heinean.
HELBURUAK: Komikigintzaren oinarrizko ezaugarriak barneratu eta emakumeen lanen erreferentziak ezagutu.
IKASLEAK EKARRI BEHARREKO MATERIALA:  Koadernoak, arkatzak, borragomak, errotulagailuak, pintzelak…
TAILERISTAREN AURKEZPENA: Komiki tirak egin ditut Berrian, Hernaniko Kronikan gaur egun egiten ditut, komikigintzako sariak eskuratu ditut (azkena Galtzakomik lehen saria 2012), eta azken urteetan tailerrak eman izan ditut. Nire lana ikusi hemen: www.ainaraxpi.blogspot.com
TAILERRAREN KOSTUA: 75€/hiruila
IKASLE KOPURUA: Gutxienik10, gehienik 15

Poxpolin

Espainiako errepublika garaian, 1935. urtean, hego euskal herriko komikigintzak saiakera berri bat egin zuen Ixaka Lopez Mendizabal tolosarraren eskutik. Urte horretan Poxpolin aldizkaria sortu baitzuen Kataluniako TBO aldizkariaren eredua jarraituz. Ahalegin polita baina gutxira , beste proiektu batzuen antzera, Espainiako Gerra Zibilak errotik moztuko zuena.

Banan-banan atalean Poxpolin aldizkariari lekua egiten diogu.

ixaka

Ixaka Lopez Mendizabal 

1879-1977